EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”
Barne Ministerioak orain arte eman dituen testu zatietan Letamendiaren torturatzaileen izenak agertu beharko liratekeen testu zatiak gainetik marratuta agertzen direla kritikatu du talde jeltzaleak
Gernikan, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu diren ekitaldietan, EAJ-PNVren EBBko Presidenteak belaunaldi berriei hitz egin nahi izan die eta Picassoren `Guernica´ aldi baterako Euskadira ekartzeak “balore demokratikoak” indartzen lagun lezakeela esan du “mundu mailan autoritarismoaren gorakada ematen ari den momentuan”
'ADI 26/27' ekitaldirako aukeratu den izenburuaren akronimopean EAJk ehunka lagun batuko ditu maiatzaren 24an `Landako Gunean´. Bertan hitza hartuko dute jeltzaleen herrialde buru batzarren presidenteek, Lehendakariak eta Aitor Estebanek
Igotz Lópezek Ernest Urtasun ministroari gogoraraziko dio 2018an onartutako kultur sektoreko lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak osatu gabe daudela oraindik
Mikel Legarda diputatuak aditzera eman duenez, Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena Espainiako Gobernuari soilik dagokion erreforma da, eta, beraz, "erraz gauzatzeko modukoa" da; popularrek, berriz, lau lege modifikatzea proposatzen dute "errealitate- printzipiotik" urrun daudela erakutsiz, ”egungo legegintzaldian ematen ari den giro gatazkatsua” kontuan izanik
Jone Berriozabal Araba Buru Batzarraren presidentea, Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea, Jonatan Moreno EAJ-PNVko legebiltzarkide eta ABBko burukidea eta Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatua Bruselan batzartu dira gaur Europako Batzordeko DG Grow enpresako ordezkariekin, Tubos Reunidos enpresaren egoera aztertzeko
Maribel Vaquero bozeramaileak Lurralde Politikako ministroari gogorarazi dio EAJ-PNVren eta PSOEren arteko inbestidura-akordioak Nafarroari buruzko alderdi zehatzak ere jasotzen dituela; era berean eskatu dio argitzea "zer urrats ematen ari diren" akordioan jasotakoa gauzatzeko eta erreklamatu du "bultzada politikoa ematea, hitz on hutsetatik ekintzetara pasatzeko"
Vaquerok PPri deitoratu dio Etxebizitza Legea indargabetzea eskatu izana, “ordezko neurriak” aurkeztu gabe, eta gaitzetsi egin du Gaur Kongresuan proposatu izana hirigintza-antolamendua garatzeko EAJ-PNVk aurkeztu zuenean atzera bota zutenaren antzeko ekimen bat: "Urtebete galarazi diguzue"
Joseba Diez Antxustegi bozeramaileak Osasun, Segurtasun eta Etxebizitza arloetan egindako aurrerapenak azpimarratu ditu, eta Euskadiren egonkortasuna nabarmendu du, aurrekontuak eta legeak abian direla
Eusko Jaurlaritzako kide guztiak Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehen gobernu haren egoitzan, Bilboko Carlton Hotelean, elkartu dira gaur, asteartearekin, erakundearen 90. urteurrena ospatzeko
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu