EAJ-PNVk "erabateko kezka" agertu du Ertzaintzak bi pertsona atxilotu dituelako ustezko terrorismo delituagatik. Auzitegi Nazionala ikertzen ari den gertakari horiek baieztatuz gero, "gainditutzat jotzen genituen iraganeko garaietara garamatzaten jokabideak izango lirateke". Ildo horretan, EAJ-PNVk dei egiten dio euskal gizarte osoari "atzerapausorik ez emateko bakea babesteko bidean. Bakea, askatasuna eta bizikidetza gehiegi kostatu zaizkio euskal gizarteari bukatutzat jotzen genituen egoeretara itzultzeko". Azkenik, EAJ-PNVk Ertzaintzaren lana goraipatu du eta egiten ari den ikerketarekiko zuhurtzia eta errespetua eskatu du.