Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

Ekialde Ertaineko krisiari erantzuna emateko dekretuaren alde bozkatu du Euskal Taldeak : “Onuragarria eta beharrezkoa da, baina ez da nahikoa”
MARTXOAK 26 | Kongresua

Ekialde Ertaineko krisiari erantzuna emateko dekretuaren alde bozkatu du Euskal Taldeak : “Onuragarria eta beharrezkoa da, baina ez da nahikoa”

Idoia Sagastizabal diputatuak defendatu du dekretu honek erantzun "inperfektua" ematen diola "kanpoko shock batek eragindako" energia- eta hornidura-krisiari, baina kontua ez da "banaketa ideologikoa" egitea, baizik eta "ekonomian duen eragina arintzeko baliagarria izatea eta iritsi behar duenarengana iristea"
Berrerortze anizkunari aurre egiteko Legea onetsi du Kongresuak, Euskal Taldearen babesarekin
MARTXOAK 26 | Kongresua

Berrerortze anizkunari aurre egiteko Legea onetsi du Kongresuak, Euskal Taldearen babesarekin

Talde jeltzaleak Senatuan aurkeztutako zuzenketak baztertu ditu baina erreforma babestu du, delituak behin eta berriz egiten dituztenak hobeto jazartzeko balioko duelako eta Euskadin errefortzuko epaileen kopurua bikoiztea ekarriko duelako
EBri gastu muga malgutzea erreklamatzeko eskatu dio Vaquerok Sánchezi, krisiari aurre egitea xede
MARTXOAK 25 | Kongresua

EBri gastu muga malgutzea erreklamatzeko eskatu dio Vaquerok Sánchezi, krisiari aurre egitea xede

Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuko presidenteari eskatu dio industriari eta autonomoei laguntzeko neurri berriak abian jar ditzala, zeinak EAJ-PNVk aurkeztutako 31 proposamenetan jasota dauden, eta galdetu du neurriak nola gauzatuko diren aurrekonturik gabe eta Kongresuan gehiengo argirik izan gabe
Osagileekin duen gatazka konpontzeko exijitu dio Agirretxeak Osasun ministroari, greba gehiago saihestera begira: “Zure gain har ezazu dagokizun erantzukizuna, ezin baituzu eskuordetu ezta diluitu ere”
MARTXOAK 25 | Kongresua

Osagileekin duen gatazka konpontzeko exijitu dio Agirretxeak Osasun ministroari, greba gehiago saihestera begira: “Zure gain har ezazu dagokizun erantzukizuna, ezin baituzu eskuordetu ezta diluitu ere”

Euskal Taldeko diputatuak Ministerioari aurpegiratu dio gatazkak "jatorri estatala baino ez duela”, baina ondorioak zuzenean zerbitzu sanitario autonomikoetan eta herritarrengan dituela
Euskal Taldeak Tubos Reunidosen zorra berregituratzeko eskatu du:
MARTXOAK 24 | Kongresua

Euskal Taldeak Tubos Reunidosen zorra berregituratzeko eskatu du: "Ez dugu erreskatatzea eskatzen, Estatuak lehendik dituen tresnak erabiltzea baizik"

Euskal Taldeak bultzatutako Legez besteko Proposamenaren eztabaidan, industriari laguntzeko neurri gehiago abian jartzea defendatu du Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuak; izan ere, neurrietako batzuk krisiari aurre egiteko dekretuan sartu diren arren, beharrezkoa da neurri horiek osatzea, sektoreak ezin duelako "Europako merkatu berean berdintasunik gabe lehiatu"
Indarkeria matxistaren eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa onetsi du EAJ-PNVk
MARTXOAK 24 | EBB

Indarkeria matxistaren eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa onetsi du EAJ-PNVk

Aberri Batzarrak atzoko bilkuran berretsi zuen EBBk proposatutako testua, zeinaren bidez talde jeltzaleak adierazi baitu “indarkeria matxistatzat eta gorrotoagatiko-indarkeriatzat har daitekeen jokabide oro prebenitzeko, detektatzeko eta desagerrarazteko” konpromiso irmoa
EAJ-PNVk Osasun ministroari eskatzen dio negozia dezala medikuen greba desblokeatzeko
MARTXOAK 20 | EBB

EAJ-PNVk Osasun ministroari eskatzen dio negozia dezala medikuen greba desblokeatzeko

Joseba Díez Antxustegik Espainiako Gobernuari eskatu dio ez dadila negoziazio-mahaitik altxa akordioa lortu arte, eta iragarri du EAJ-PNVk azalpenak eskatuko dituela Kongresuan
Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez:
MARTXOAK 18 | Kongresua

Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez: "Bi egun dituzu taldeekin negoziatzeko. Oraingo honetan ez ezazu arriskatu"

Euskal Taldearen bozeramaileak Gobernuko presidenteari gogora ekarri dizkio azken asteotan onartu ezin izan diren dekretuak, Euskal Taldeak proposatutako 31 neurriak negoziatzera premiatu du eta Gobernuari eskatu dio Kongresuan adostasuna bilatzea “hiritargoa babesteko”, “familia, autonomo eta funtsezko sektore asko daudelako zain”
 EAJ-PNVk bizkortasuna eskatu dio Espainiako Gobernuari Ekialde Hurbileko gerraren inpaktu ekonomikoaren aurrean erantzuteko
MARTXOAK 17 | Senatua

EAJ-PNVk bizkortasuna eskatu dio Espainiako Gobernuari Ekialde Hurbileko gerraren inpaktu ekonomikoaren aurrean erantzuteko

Luke Uribe-Etxebarriak Ekonomia ministroa premiatu du, familiek eta enpresek berehala nabaritzen dituzten ondorioei astiro ez erantzuteko
Sindikatuek deituriko greba orokorraren atzean “motibazio politikoa” dagoela salatu du EAJ-PNVk
MARTXOAK 17 | EBB

Sindikatuek deituriko greba orokorraren atzean “motibazio politikoa” dagoela salatu du EAJ-PNVk

Talde jeltzalea bat dator pertsona guztientzako gutxieneko soldata duinaren aldeko defentsarekin, baina hiritargoari jakinarazi nahi dio EAEk eta NFKk ez dutela Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata igotzeko eskumenik. Ildo beretik adierazi dutenez Herri osoa gelditzeko deia egin dutenek “zarata besterik ez dute egin nahi, errealitatean ematen ez den haserre sentsazioa erakutsiz”