Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

EAJ-PNVk Senatuan eskatu du Espainiako Gobernuak onar dezala Estatuaren erantzukizun zuzena 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako krimenetan
OTSAILAK 25 | Senatua

EAJ-PNVk Senatuan eskatu du Espainiako Gobernuak onar dezala Estatuaren erantzukizun zuzena 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako krimenetan

Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea eta gertakariei dagokien dokumentazioa desklasifikatzea ere eskatuko du sarraskiaren 50. urteurrenean egingo den osoko bilkuran defendatuko duen mozio baten bidez
Sektore publikoko zerbitzu-kontratuak berrikusteko eskatu du Euskal Taldeak, LGSra egokitzeko
OTSAILAK 25 | Kongresua

Sektore publikoko zerbitzu-kontratuak berrikusteko eskatu du Euskal Taldeak, LGSra egokitzeko

Idoia Sagastizabal diputatuak Gobernuari errepikatu dio beharrezkoa dela mekanismoren bat ezartzea LGSren igoerak sektore publikoan zerbitzuak ematen dituzten enpresetan izango duen eragina bermatzeko: "Horrek ez ditu enpresa-marjinak babestuko, zerbitzu publikoak eta enpleguak babestuko ditu"
Euskal Taldearen proposamena izapidetzea onetsi du Kongresuak, Autonomia Estatutuen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa indargabetzeko
OTSAILAK 24 | Kongresua

Euskal Taldearen proposamena izapidetzea onetsi du Kongresuak, Autonomia Estatutuen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa indargabetzeko

Alderdi jeltzaleak bultzatutako Konstituzio Auzitegiaren Legea erreformatzeko Lege Organikoaren Proposamenak, halaber, proposatzen du ezabatzea epaiei izaera betearazlea ematen dieten eta epaiak betetzen ez dituzten agintari eta funtzionarioen aurka jarduteko aukera ematen duten artikuluak
Bidarten egin du Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko batzarra, Iparraldeko udal hauteskundeetan begirada jarrita
OTSAILAK 23 | EBB

Bidarten egin du Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko batzarra, Iparraldeko udal hauteskundeetan begirada jarrita

Alderdi jeltzalea prest agertu da martxoan jokatuko den partidari heltzeko. EAJ-PNVk “oso garrantzitsutzat” jotzen ditu hauteskunde hauek eta espero du indartsu ateratzea mugaren alde honetako hiritargoaren ardura eta kezkei erantzuna emateko tresna izaten jarraitzeko
Euskal eredua defendatzen du EAJ-PNVk etxebizitzaren erronkari erantzun “integrala” emateko, “laguntza eta eraikuntza gehiagorekin eta burokrazia gutxiagorekin”
OTSAILAK 21 | EBB

Euskal eredua defendatzen du EAJ-PNVk etxebizitzaren erronkari erantzun “integrala” emateko, “laguntza eta eraikuntza gehiagorekin eta burokrazia gutxiagorekin”

Alderdi jeltzaleak hainbat erakunde-eremutako ordezkariak bildu ditu, EAJ-PNVk Euskadin abiarazi dituen "irtenbide errealei" buruz hitz egiteko, "alokairuan zein jabetzan bizi nahi dutenei etxebizitza eskuratzeko aukera bermatzeko"
Berdelaren kuotaren murrizketaren aurrean Irlandako arrantza sektorea babestu du Oihane Agirregoitiak, eta kezka hau euskal ontzidiarena ere badela adierazi du
OTSAILAK 20 | Europako Legebiltzarra

Berdelaren kuotaren murrizketaren aurrean Irlandako arrantza sektorea babestu du Oihane Agirregoitiak, eta kezka hau euskal ontzidiarena ere badela adierazi du

“Egoera guztiz bidegabea da eta EBk neurriak hartu beharko lituzke arrantza babesteko”, ohartarazi du EAJ-PNVko eurodiputatuak arrantza sektorearen etorkizunaren inguruan, Irlandan, Castletownberen, eman duen konferentzian
Euskal Taldeak, beste indar politiko batzuekin batera, Fragaren bustoa Senatutik kentzeko eskatu du
OTSAILAK 20 | Senatua

Euskal Taldeak, beste indar politiko batzuekin batera, Fragaren bustoa Senatutik kentzeko eskatu du

EAJ-PNVren ustez "iraingarria da garai hartan ordena publikoko indarren arduradun nagusia zenaren irudiak leku nabarmena izaten jarraitzea Senatuko hemizikloaren sarreran"
EAJ-PNVk eta PSE-EEk adingabeen babesa indartzea eta aisialdiko kanpalekuetan kontrol-mekanismoak areagotzea sustatu dute
OTSAILAK 20 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk eta PSE-EEk adingabeen babesa indartzea eta aisialdiko kanpalekuetan kontrol-mekanismoak areagotzea sustatu dute

Gazteriaren Legea aldatzeko lege-proposamena erregistratu dute jeltzaleek eta sozialistek Eusko Legebiltzarrean
EAJ-PNVk salatzen du EH Bilduk EUDELen aurrekontuei egindako
OTSAILAK 19 | Kongresua

EAJ-PNVk salatzen du EH Bilduk EUDELen aurrekontuei egindako "blokeo justifikaezinak" euskal udalen aurrerakada "oztopatzen" duela

Alderdi jeltzaleak deitoratu duenez, "Ezker Abertzaleak kalte egiten die udalei, bere taktika politikoari lehentasuna ematen diolako eta, bere botoarekin, Euskadiko Udalen Elkartearen aurrekontuak onartzea eragotzi duelako, etxebizitzaren, tokiko enplegu publikoaren, gizarte-zerbitzuen, berdintasunaren, zaintzaren edo euskararen arloetan funtsezko lan-ildoak garatzea ahalbidetuko lioketenak
Oihane Agirregoitia:
OTSAILAK 19 | Kongresua

Oihane Agirregoitia: "Guztiz funtsezkoa eta atzeratu ezina da Atlantikoko trenbide-korridorea osatzea"

EAJ-PNVko eurodiputatuak Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren bilera batean lehentasun nagusitzat jo du garraio sektorean egiteke geratzen diren proiektuak burutzea