Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

EAJren Euzko Abertzaleak taldeak 1978ko San Ferminetako “egun odoltsuan” gertatutakoa argitzea eskatu du
MAIATZAK 08 | Kongresua

EAJren Euzko Abertzaleak taldeak 1978ko San Ferminetako “egun odoltsuan” gertatutakoa argitzea eskatu du

Mikel Legardak Gobernuak eta EAOk gertakari hauen inguruan dauzkaten agiriak desklasifikatzea eskatu du, biktimek merezi duten egia, justizia,memoria eta erreparazioa aldarrikatzeaz batera
Ortuzar eta Hualde: “Denborak arrazoia eman dio EAJ-PNVri demokrazian oinarritutako euskal abertzaletasuna garatzeko egin duen apustuan”
MAIATZAK 05 | NBB

Ortuzar eta Hualde: “Denborak arrazoia eman dio EAJ-PNVri demokrazian oinarritutako euskal abertzaletasuna garatzeko egin duen apustuan”

Talde jeltzaleak omenaldi hunkigarria eskaini die gaur Iruñeko Baluarten, Nafarroan alderdikide izaten 25 edo urte gehiago daramatzaten militanteei
Bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko deia egin dute Barkosek eta Urkulluk
MAIATZAK 04 | Eusko Jaurlaritza

Bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko deia egin dute Barkosek eta Urkulluk

Bertizko jauregian egin dute agerraldia Iñigio Urkullu eta Uxue Barkos lehendakariek. ETAren amaierak tetsuinguru berria sortzen duela onartu dute, eta horrek, aldi berean, bide anitzak eskaintzen. "Gure erantzukizuna da oroimen kolektibo bat eraikitzea", zehaztu dute.
“Euskal gizartea hegaletan eraman izan duen berunetik libratu da, eta askatasun osoz hegan egin ahal izango du, izan nahi duena izateko”
MAIATZAK 04 | EBB

“Euskal gizartea hegaletan eraman izan duen berunetik libratu da, eta askatasun osoz hegan egin ahal izango du, izan nahi duena izateko”

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak EAJ-PNVren izenean sinesgarritasuna eman dio ETAren disoluzio alde bakarreko, efektibo eta behin betikoari, Kanbon egin den nazioarteko topaketan egiaztatua izan delarik.
Joseba Egibar: “Garrantzitsuena da gogoratzea gaur ETAren amaieraren aurrean gaudela”
MAIATZAK 03 | Eusko Legebiltzarra

Joseba Egibar: “Garrantzitsuena da gogoratzea gaur ETAren amaieraren aurrean gaudela”

Bozeramaile jeltzalearentzat, ETA duela 59 urte jaio zen EAJ ordezkatzeko gure herriaren ardatz politiko gisa, baina gaur “alderdiak herri honen zerbitzura jarraitzen du eta, zorionez, ikustera goaz nola uzten diren bertan behera erakunde eta estrategia horiek. Beharrezkoak ez ziren mina eta sufrimendua eragin dituzte, eta gainera, bizikidetzan ondorio negatiboak izan dituzte”
Andoni Ortuzar izango da EAJ-PNVk Kanbora bidaliko duen ordezkaritzako burua
MAIATZAK 02 | EBB

Andoni Ortuzar izango da EAJ-PNVk Kanbora bidaliko duen ordezkaritzako burua

Talde jeltzalea ostiralean izango da ETAren disoluzioa egiaztatzeko eta Euskadiren historiaren orrialderik mingarriena ixteko egingo den ekitaldian
Lejarragak eta Gagok Europako koroa irabazi dute
MAIATZAK 01 | Berria

Lejarragak eta Gagok Europako koroa irabazi dute

Bost minutu. Kerman Lejarragak ez zuen gehiago behar Europako welter mailako txapeldun bihurtzeko. Kontinenteko lehen tokira iristean sorbalda gainean paseatu zutenean keinuz adierazi bezala, bere errebolberrak beruna jaurtiki zuen eta Bradley Skeete makurrarazi zuen. Bigarren asaltoa amaitu gabe hirutan jarri zuen belauniko eta Skeete Bilbotik joan zen eskuineko masaila zaurituta, saihetsak minberatuta eta burua makurtuta
Gatz Haranak Nazio Batuen Erakundearen aitortza jaso du mundu mailako nekazaritza ondare gisa
MAIATZAK 01 | Berria

Gatz Haranak Nazio Batuen Erakundearen aitortza jaso du mundu mailako nekazaritza ondare gisa

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak Añanako Gatz Haranari aitortu dio Europako Nekazaritza Ondareko Sistema Garrantzitsua dela.
Eusko Jaurlaritzak katedra bat bultzatu du Quebecen, Ibarretxek zuzentzen duen Lehendakari Agirre Centerren ikasketa zentroarekin
MAIATZAK 01 | Berria

Eusko Jaurlaritzak katedra bat bultzatu du Quebecen, Ibarretxek zuzentzen duen Lehendakari Agirre Centerren ikasketa zentroarekin

Bingen Zupiria Kultura Sailburuak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria den heinean, akordio bat izenpetu dute Montrealgo McGill unibertsitatearekin,Quebecen, euskal ikasketei buruzko katedra bat sortzera begira. Akordioa izenpetu da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Ibarretxe Lehendakariak eta Ana Larraza Etxepare Institutuko arduradunak Kanadara egin duten bidaian.
100etik gora aire bidezko garraio enpresek erabakiko dituzte Bilbon Europako aire bidezko  garraiorako ibilbideak
MAIATZAK 01 | Berria

100etik gora aire bidezko garraio enpresek erabakiko dituzte Bilbon Europako aire bidezko garraiorako ibilbideak

Europa mailako abiazio industriako buruak Bilbon elkartu dira Routes Europa 2018 aireko konektibotasunari buruzko gailurrean, erregioan emango diren aire bidezko negozioak planifikatzeko eta negoziatzeko. Topaketa honek 1200etik gora ordezkari hartu ditu eta hauek 4.800 bileretan parte hartu dute. Ordezkarien artean izan dira 100etik gora aerolinea, mundu osoko tradizionalak, erregionalak eta low cost deritzotenak alegia; 300etik gora aireportuetako kudeatzailerekin eta azpiegitura hauetako egoitza diren 50 turismo agintarirekin batzartu dira.