“Aquarius” itsasontziaren krisiak eragin du Europako parlamentuak Europako gailurrak prestatzeko egin ohi duen eztabaida Europako babes eta inmigrazio politikei buruzko hausnarketa monografiko bihurtzea. Egoera honetan, Euskal eurodiputatuak gaur goizean Estrasburgon euro ganberak egin duen osoko bilkuran ekarri du gogora 2015eko irailean errefuxiatuei harrera emateko erakunde arteko dispositiboa antolatzeko orduan Euskal Autonomi Erkidegoak eman zuen erantzuna. Errealitate horrek eta estatu kideetako hainbat erregio eta udalerritan eman ziren antzeko erantzunek eraman dute Izaskun Bilbao Barandica Europako Kontseiluari eta estatu kideei gogoraraztera baliabideak egon badaudela “pertsonak itsasoan hiltzen uztea onartzen ez duen europar hiritargoaren elkartasun adierazpenari” erantzuna emateko.
Eurodiputatu jeltzaleak oso baikor hartu du gobernu berriak “Aquarius” itsasontziari ateak irekitzeko hartu duen erabakia eta era berean ekarri du gogora Iñigo Urkullu lehendakariak Juncker presidenteari azken bileran planteatu zion lan ildoa,hau da “Oinarrizko eskubideak eta pertsona horien duintasuna gogoan, Euskadiko Lehendakariak %10 hamarra Euskadin hartzea eskaini du”. Izaskun Bilbaok azpimarratu duenez “Euskadi herri txikia den arren, beste herrialdeen elkartasuna jaso genuen babes bila edo txirotasunetik ihesi Euskaditik irten beharra ikusi genuenean,eta une honetan elkartasun hori zor diegu gauza bera behar dutenei”