Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

Urkullu Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu apirilaren 21erako
OTSAILAK 22 | Eusko Jaurlaritza

Urkullu Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu apirilaren 21erako

Agerraldia baliatu du Urkulluk eskerrak emateko eta hamabi urte hauetako balorazioa egiteko “aurrera egin dugu ongizatean, bizi-kalitatean, autogobernuan, enpleguan, bizikidetzan, errespetuan…ohorea da gure ondorengoei Euskadi aurreratuagoa eta bidezkoagoa uztea, errespetuaren, kohesioaren eta bizikidetzaren balioetan oinarritutako Euskadi”
Pradalesen ustetan, apirilaren 21a aukeratu izanak euskal alderdiei ematen die beste hauteskundeetako zaratatik isolatzeko aukera, bai eta fokua euskal hiritarren “arazo, eskakizun eta ilusioetan” jartzeko ere
OTSAILAK 22 | Eusko Legebiltzarra

Pradalesen ustetan, apirilaren 21a aukeratu izanak euskal alderdiei ematen die beste hauteskundeetako zaratatik isolatzeko aukera, bai eta fokua euskal hiritarren “arazo, eskakizun eta ilusioetan” jartzeko ere

EAJ-PNVren lehendakarigaiak Iñigo Urkulluren lanaren eta legatuaren balioa aldarrikatu du, Lehendakaritzaren burutzan hamabi urte luze eman ondoren apirilaren 21ean utziko baitigu “2012ko abenduan bere gain hartu zuena baino Euskadi hobea, oparoagoa eta bidezkoagoa”
Ordezkaritza parekiderako Legearen helburuekin bat egiten du Euskal taldeak eta ahalegina egingo du proposatzen duen sistema “euskal ereduaren” antzekoa izan dadin
OTSAILAK 22 | Kongresua

Ordezkaritza parekiderako Legearen helburuekin bat egiten du Euskal taldeak eta ahalegina egingo du proposatzen duen sistema “euskal ereduaren” antzekoa izan dadin

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azaldu du Euskadin indarrean dagoen hauteskunde sistemak ahalbidetzen duela emakume gehiago egotea Espainiako gobernuak egin duen proposamenean egiten den aurreikuspenarekin alderatuta, eta nabarmendu du berdintasunaren alde eman diren “aurrerapauso” guztietan parte hartu duela EAJ-PNVk
EAJ-PNVk lehen sektoreari tresnak ematearen alde egin du, errentagarritasuna bermatuz ekonomia berde baterantz igarotzeko
OTSAILAK 21 | Senatua

EAJ-PNVk lehen sektoreari tresnak ematearen alde egin du, errentagarritasuna bermatuz ekonomia berde baterantz igarotzeko

Estefanía Beltrán de Herediak Euskadik Europar Batasuneko erabaki-organoetan "ahots propioarekin parte hartu" ahal izatea eskatu du, euskal nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen errealitatera egokitutako neurri-esparrua defendatzeko
EAJ-PNVk sexu-indarkerian eta haurren eta nerabeen aurkako delituetan espezializatutako epaitegiak albait arinen martxan jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
OTSAILAK 20 | Senatua

EAJ-PNVk sexu-indarkerian eta haurren eta nerabeen aurkako delituetan espezializatutako epaitegiak albait arinen martxan jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

María Dolores Etxanok Bolaños ministroari adierazi dio beharrezkoa dela epaileek eta fiskalek berdintasunean, indarkeria sexisten aurkako prestakuntza integralean eta haurren eta nerabeen aurkako indarkerian espezializatutako prestakuntza izatea
Aitor Estebanek “oso larritzat” jo du Trafikoa Nafarroari transferitzea baliogabetuz Auzitegi Gorenak eman duen epaia, eta adierazi duenez EAJ-PNVri dagokionez “gure esku dagoen guztia egingo dugu” egoera bideratzeko
OTSAILAK 20 | Berria

Kongresuan eman duen prentsaurrekoan Euskal Taldearen bozeramaileak gogoratu du EAJ-PNVk Espainiako gobernuaren adostasuna lortu zuela Nafarroak eskuduntza honen zereginak eta zerbitzuak bere gain har zitzan, eta ildo beretik deitoratu du epaiak “forutasunak suposatzen duen guztia murriztea” dakarrela
Osasun Publikoaren Estatuko Agentzia sortzeko Legea Estatuko gobernuari itzultzea eskatu du Euskal Taldeak “helburu eta eginkizunak zehaztu gabe” dituelako
OTSAILAK 19 | Kongresua

Osasun Publikoaren Estatuko Agentzia sortzeko Legea Estatuko gobernuari itzultzea eskatu du Euskal Taldeak “helburu eta eginkizunak zehaztu gabe” dituelako

Erregistratu duen osoko zuzenketan talde jeltzaleak ohartarazi du organo berri hau sortzeak “eskumen-gatazka” eragin lezakeela, bere eginkizunak “zehaztu ezinak baitira”
Bere aintzatespen osoa adierazi dio Ortuzarrek Urkulluri legegintza-produkzioa hain handia izan den legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak egin duen lan onagatik
OTSAILAK 19 | Eusko Jaurlaritza

Bere aintzatespen osoa adierazi dio Ortuzarrek Urkulluri legegintza-produkzioa hain handia izan den legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak egin duen lan onagatik

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea gaur goizean batzartu da Ajuria Enean Lehendakariarekin eta PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezarekin
Pradales: “Ekonomiak eskaintzen dizkigun aukera berri guztiak baliatuko ditugu ongizatearen Euskadi berria eraikitzeko”
OTSAILAK 18 | BBB

Pradales: “Ekonomiak eskaintzen dizkigun aukera berri guztiak baliatuko ditugu ongizatearen Euskadi berria eraikitzeko”

EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen hautagaitza ezagutzera emateko talde jeltzaleak Barakaldon egin duen ekitaldian, Lehendakarigaiak ohartarazi nahi izan du “enpresak seinalatzen dituzten edo jarduera industrial zehatzak arrazoirik gabe txartzat jotzen dituzten” diskurtsoen kontra, eta defendatu du trantsizio energetiko eta ekologikoari anbizioarekin eta errealismoarekin heldu behar zaiela, euskal industriaren eskutik “energiaren sektorea estrategikoa baita Euskadirentzat, milaka enplegu eta familia hartzen baititu bere barnean”
Pradalesek aldarrikatu du “gazte bakoitzak” bere lanpostuan “lan baldintza onak” lehen egunetik izan behar dituela “bizi proiektua Euskadin garatu ahal izateko”
OTSAILAK 17 | EBB

Pradalesek aldarrikatu du “gazte bakoitzak” bere lanpostuan “lan baldintza onak” lehen egunetik izan behar dituela “bizi proiektua Euskadin garatu ahal izateko”

EAJ-PNVren Lehendakarigaia gaur Bilbon izan da Euzko Gaztedi-EGI gazte erakunde jeltzalearen sorreraren 120. urteurrena ospatzeko egin den ekitaldian