AZAROAK 05 | Eusko Legebiltzarra
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea aztertzen duen Ponentziak gaur amaitu ditu bere lanak. Proiektua aste batzuk barru bidaliko zaio Osoko Bilkurari, behin betiko onar dezan. "Bildu jasangarritasunaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren aitzindari gisa aurkezten da, eta gure ingurunearen babes eraginkorra bermatzen duen lege baten adostasuna errefusatzen du", salatu du Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak