Euskal Taldeak ospatu du, EAJ-PNVrekin adostutako akordioa betez, Jundizko terminal intermodal eta logistikoaren garapenean aurrera egiteko urratsak ematen ari direla

Bilboko Portua, zentro logistikoak eta Forondako Aireportua lotuko dituen lotune estrategikoa eraldatzeko lehen fasea martxan egongo da 2025ean, EAJ-PNVk lortutako akordioei esker
Euskal Taldeak ospatu du, EAJ-PNVrekin adostutako akordioa betez, Jundizko terminal intermodal eta logistikoaren garapenean aurrera egiteko urratsak ematen ari direla
07 Ekaina | Kongresua

Adif-ek Jundizko lotune estrategikoaren garapenerako lehen fasearen inguruan iragarri dituen azken albisteak ospatu ditu Euskal Taldeak. Lotune hau Korridore Atlantikoa osatuko du eta 2025eko lehen hiruhilekoan martxan jartzea aurreikusita dago. EAJ-PNVk gai honi buruzko akordioa adostu zuen Estatuko gobernuarekin iragan 2017ean eta, ordutik aurrera, hainbat gai hitzartu dira Estatuko Aurrekontuen negoziaketan 2022. urtera arte, proiektuak  aurreikusita bezala egin baitu bere garapena.

“Garraio eta logistika azpiegiturak gai garrantzitsuak izan dira eta dira Euskal Taldearentzat, eta Madrilen babestu izan ditugu beti Aurrekontu ezberdinen negoziaketan berraktibatzea lortzeko. Madrilen gai hauei jarraipena egingo dien Euskal ahotsik egon ezean, inork ez ditu mugiaraziko”, esan du Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak. “Bien bitartean, inbertsioak exijitzen jarraituko dugu, orain arte hitzemandakoak eta beste batzuk, eta presionatzen jarraituko dugu zerbitzu hauen kudeaketa hobetzeko”, gaineratu du.

Nodo horrek Estatuko garraio- eta logistika-sistema kohesionatzen du, eta funtsezko proiektua da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat; izan ere, karga-bolumenaren batez bestekoa 3 milioi tonatik gorakoa da, eta Vitoria-Gasteiz/Donostia-San Sebastián/Baiona-Burdeos mugaz gaindiko sekzioaren hasierako puntua da. Instalazio "elkarreragilea, lehiakorra, gaitasun handikoa eta digitalizatua da”.

Euskal Taldeak  proiektu horiek “urte ezberdinetan” egingo direla ulertu arren eta Jundizko terminala plataforma logistiko intermodal bihurtzeko “epe luzean askotariko jarduera konplexu egin beharko direla” argi izanik, 2017an lortu zen lehen akordioaz geroztik eman diren aurrerapausoak nabarmendu ditu eta iragarri du “adi” jarraituko duela jarduerek bide onetik jarrai dezaten.

 

 

PARTEKATU