Manu Ayerdi Napar Buru Batzarreko presidente izan zen 2012tik 2015era bitartean. 2015eko uztailaren 23tik 2019ko abuztuaren 7ra bitartean Nafarroako Gobernuko Presidenteorde eta Garapen Ekonomikorako Sailburu gisa jardun zuen Uxue Barkos Nafarroako presidente zelarik. 2019ko abuztuaren 7tik aurrera Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapenerako Sailburu gisa jardun du.