Venezuelako sekelzioan lehen zatian berdinketara iristea lortu zuen Aristóteles Romerok Andrés Ponceren atean sartu zuen golarekin. Hirugarren aldia izan da Ponce Euskadiko taldeko atezaina izan dela, oraingo honetan Gasteizko zelaian elkartu ziren 15.132 zaletuen aurrean. José Mari Amorrortu eta Mikel Etxarriren gizonek beren jokoarekin FIFAren aurrean aldarrikatu zuten zer diren eta partida ofizialetan onenen kontra lehiatu ahal direla.