Rahmek irabazi egin zuen eta Europako taldeari eman zion une hartan behar zuen bultzada. Aurreko hiru partidetan, Europak puntu erdia baino ez zuen eskuratu Casey Koepkarekin berdin geratu zelako. McIlroyk, Europako lehenak, ez zuen bere hasiera ona aprobetxatzen jakin. Lehen zuloan galdu ondoren, hurrengo hirurak irabazi zituen, baina Thomasen kontrako partida azken zuloan galdu zuen. Eta Justin Rosek aukera gutxi izan zituen Simpsonen aurka. Horregatik eta atzetik zetorkiona Fleetwoodek Finauren kontra lortu zuen garaipena zelako, izan zen hain garrantzitsua Rahmek puntu hori irabaztea.