Bizkaian egin zen The Worlds 50Best Restaurants mundu mailako sukaldaritza saririk garrantzitsuena emateko ekitaldia

Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekainaren 19an The Worlds 50Best Restaurants saria emateko ekitaldia, mundu mailako garrantzitsuena, hain zuzen. Saritu diren 50 jatetxeen artean Euskadiko lau jatetxe zeuden: Mugaritz, 9. Tokian; Etxebarri Erretegia, 10. Tokian; Arzak 31.ean eta Azurmendi 43.ean. Arrakasta esanguratsua euskal sukaldaritzarentzat.
Bizkaian egin zen The Worlds 50Best Restaurants mundu mailako sukaldaritza saririk garrantzitsuena emateko ekitaldia
01 Uztaila | Berria

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia bertan izan zen eta esan zuen “bizkaitar gisa” harro sentitzen zela munduko sukaldaritza ekitaldirik garrantzitsueneko antolatzaileek “Bizkaia aukeratu zutelako urteko gala gure artean egitek. Hori gertatu da guk gertatzea nahi izan dugulako. Une honen atzean lan handia dago eta pertsona asko daude honetan sinetsi dutenak eta horren gauza handi bat hemen gerta zedin. Aukera ikaragarria izan da Bizkaiarentzat eta ahalegina egingo dugu aprobetxatzeko eta gozatzeko”.

Rementeriak “The World´s 50 Bes Restaurants” ekimeneko lantalde osoari bere esker ona adierazi zion Londonetik kanpo birritan baino egin ez den ekitaldia Bizkaian egitea erabakitzeagatik. (Toki horiek izan dira New York eta Melbourne).

"Euskaldunei buruz bi gauza jakitea nahiko nuke: lehenengo eta behin, hitza betetzen dugula, esandakoa egiten dugula; eta bigarrena, gure ilusiorik handiena dela bisitatzen gaituztenak etxean bezala sentiaraztea. Eta, euskaldun baten etxeko bihotza sukaldea da. Maite dugu sukaldean aritzea, jatekoak prestatzea eta jatea. Gure nortasunaren parte bat da, gure tradizioa eta gure kultura”, esan zuen Bizkaiko foru ahaldun nagusiak munduko sukaldari handienen aurrean

PARTEKATU