Izaskun Bilbaok leihatila bakarraren printzipioa bultzatzea lortu du, Europa osoan biktima guztiak artatzera begira

EAJ-PNVko eurodiputatu andreak, Izaskun Bilbao Barandicak, pozez hartu du biktimei buruzko Europako Legeriaren funtzionamendua aztertzeko EuroGanberako txostenak biktima guztiak arreta jasotzeko zerbitzu guztietara leihatila bakarretara bideratzea gomendatuko duelaren albistea. Leihatila bakar honek erraztuko du babes eta laguntza programetan sartzeko prozesua
Izaskun Bilbaok leihatila bakarraren printzipioa bultzatzea lortu du, Europa osoan biktima guztiak artatzera begira
30 Maiatza | Berria

Honako neurria eta beste batzuk jasotzen ziren eurodiputatu jeltzaleak txosten honi egin dizkion zuzenketetan. Bilbao Barandicak era berean aldarrikatu du arlo honetan toki eta erregioetako erakundeak esparru honetako politiken planifikazio prozesuan sartzea, erakunde horiek direlako halako zerbitzuak ematen dituztenak.

Bilbaoren ekarpenak hamalau zuzenketetan jaso ziren. Berritzaileen artean zeuden estatu kide guztietan web gunea egitea, Europako domeinu ezagunarekin, eta leihatila bakarra jartzea atentatu baten biktima guztiak artatze programetan sar daitezen eta aholkularitza jaso dezaten eta administrazio ezberdinetako izapideetan ordezkatuak izan daitezen.

Eurodiputatu jeltzalek eginiko ekarpenak gehitzen zaizkio 2012an zuzentarau honen aplikazioa bideratu zuen izapideari, eta euskal ordezkariak orduan esan zuenez, arau honek horregatik du “euskal labela”. Orduko izapidean EAJk lortu zuen hainbat zuzenketa jasotzea, terrorismoaren biktimekin egin zen lan intentsuaren ondorioz.

PARTEKATU