Era berean adierazi behar dugu,ostera, ahalegin bikoitz hau,gure ustetan, eskas gertatzen dela, eta alderdi batetik ere, onartezina. ETAk biktimak kategoria ezberdinetan sailkatzen ditu, biktima bidezkoak eta ez bidezkoak egongo balira. Eta ez daude. Heriotza bakar bat, eraso bakar bat ere ez zen ondo egon, denek eragin zuten min bidegabea, pertsonei eta euskal gizarte osoari. Eta hori da ETAk asumitu beharko lukeena.
ETAk balorazio bikoitza egin du, neurri bikoitza aplikatu du: biktima batzuei barkamena eskatzen dien bitartean,besteei errespetua baino ez die adierazten. Biktima guztiak berdinak dira. Denek behar dute aitortza eta erreparazioa eragin zaien min bidegabeagatik.
Beraz, ETA animatzen dugu, hemendik eta disoluziora hurbilduko diren egunera arte, argi eta garbi adieraz dezala biktima guztiek errespetu berbera merezi dutela eta aitor eta deitora dezala bere jardunak eragin duen sufrimendu eta min bidegabe guztia.