Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak atzerrian aritu izan diren 41 zientzialari bueltan ekartzea lortu zuen iaz. Zenbaki txikia dela eman dezakeen arren, miraria bada Estatuko panorama zientifikoarekin alderatuta, Mariano Rajoyren gobernuak I+G esparruan ezarri dituen murrizketa handiek- %30 a 2011tik aurrera- sistema osoa anabasara eraman baitute. 27.000 lanpostu zuzen ezabatzeaz gain, Espainiako 37.000 zientzialarik atzerrira irten beharra izan dute lana bilatzera.