KONGRESURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Txaro Rodrigo

Txaro Rodrigo Montalvo Mendekotasun eta Ezintasun gaietarako zuzendaria da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailean, eta hirugarrena da apirilaren 28ko hauteskundeetan talde jeltzaleak Gipuzkoatik Kongresurako aurkeztuko duen zerrendan.

Arduratsua

Saiatua

Erabakiak hartzen daki

Txaro Rodrigo
Txaro Rodrigo

Txaro Rodrigo Logroñon jaio zen, baina txiki-txikitatik dago Euskadiri lotua. Donostian bizi da, ezkonduta dago eta seme baten ama da. Txarorentzat EAJren izenean Gipuzkoa eta Euskadi hobetzeko lana egitea, ardura handia da eta harro egoteko moduko gauza ere.

Zuzenbidean lizentziatu zen eta Giza Baliabideen kudeaketan aditua da. Abokatu lana egin zuen eta ondoren enpresetako burua izan da. Euskaraz erraztasunez hitz egitea da bere buruari ezarri dion erronketako bat eta egunero ari da lanean helburu horrekin. Berarentzat balio handia du familiarekin eta lagunekin ematen duen denborak eta irakurle amorratua da. Zinema, bidaiatzea eta korrika egitea ere ditu gustuko. Izan ere, ohiko kirola du korrika egitea.

Eskuduntzak eta gure interesak lortzera begira, ezinbesteko dugu gure eskubide historikoak eta herri gisa dugun nortasuna defendatzea.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Donostiako pasealeku berria. Maite du handik itsasoa ikustea eta entzutea, itsasoaren baretasuna, handitasuna eta indarra sentitzea.