KONGRESURAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Mikel Legarda

Mikel Legarda Arabako diputatu da 2015etik eta apirilaren 28ko hauteskundeetan berriz aukeratua izatea espero du.

Bakegilea

Langilea

Lasaia

Mikel Legarda MIKEL 59" TAN
Mikel Legarda

Bere borondatez gasteiztar egin den arabar honek ez ditu gustuko ez fokuak ezta kamerak ere. Ez da azalpen gehiegi eman behar Mikel Legarda jurista ospetsua dela ikusteko. Ibilbide luze eta zabala egin du Euskal administrazioan, eta berari buruz hitz egitean esaten dute Gernikako Estatutuen koma eta puntu guztiak buruz dakizkiela, baita autogobernuaz eta estatutuen garapenaz idatzita dagoen guztiaz ere. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta jarraian hasi zen Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoekin oso harreman estua izan duen lanbidean. Hango letratua da 1983tik.

Bere ohiko lana uztartu izan du hainbat izendapen kargurekin. Hauen artean dago Segurtasun sailburuorde kargua, hamar urtetan bere ardurapean egon zena. Halaber, Legarda, Konstituzio Gaietarako aholkularia, Transferentzien Zuzendari eta Autonomiaren Garapenaren eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako burua izan zen Eusko Jaurlaritzan.

Konfiantza, konpromisoa eta gaitasuna ditugu etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Valderejo