Luke Uribe-Etxebarria Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkide izan da Eusko Legebiltzarrean Senatura heldu den arte.
Abertzale kosmopolita
Jatun
Solaskide ona
Jaiotzez beasaindarra den arren Luke “oso gustura” bizi da Asteasun. Bruselan hainbat urte eman zituen Eusko Jaurlaritzak Europako hiriburuan duen bulegoan eta horrek ere lagundu zion nazio anitzeko giroetan lan egiten eta jatorri, izaera eta pentsamoldez ezberdineko jendearekin “soinez soin” aritzen. “Nire nortasuna galdu gabe, pertsona gisa edo euskaldun gisa eta hori da XXI. mende honetako modernitatearen giltzetako bat”.
Lukek aitortzen du “hunkitu” egiten dela Errealarekin. Gastronomiarekin gozatzen du eta musika eta dantza ere badira bere pasio handietako bi.
Euskal Herriak ezinbesteko du Estatu izaera eta tresnak albait arinen lortzea, globalizaziora behar bezala moldatzeko eta gure etorkizuna irabazteko.
Ernio mendia eta Zelatun eta Pagoetako inguruak. Natura dira, indarra dira, bizia dira.