SENATURAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Juan Carlos Medina

20 urte eman ditu Añanako udala zuzentzen, eta horrek abalatzen du kudeatzaile instituzional gisa.

Begirunea

Zintzotasuna

Konpromisoa

Juan Carlos Medina
Juan Carlos Medina

Bere lagunik onenek esango dute ingeniari tekniko hau pertsona saiatua eta ekintzailea dela bere buruari proposatzen dizkion proiektu guztietan. Juan Carlosen helburua da esparru guztietan haztea, mugak non dituen argi izanik.

Vitoria-Gasteizen ikasi zuen lehenengo eta ondoren Zaragozan, baina oso argi zuen bere bizitokia eta bere lantokia Añana herria izango zirela, eta gauza biak lortu ditu. Gaur egun lan egiten du sektore elektrikoko enpresa batean.

Azken 20 urteotan, eta hurrengo lau urteotarako ere, Añanako herritarrek Juan Carlosen ardurapean jarri dute beren udala. Munduko gatz lantegirik zaharrena duen herria da. Nazio Batuen Erakundeak Añanako Gatz Haranari eman dion aintzatespenean ere zerikusi handia dauka erakundeetatik egin den lanak, toki erakundetik egindakoak barne.

Esperientzia berri honi ekin nahi diot ilusio handiz eta erabateko konpromisoarekin.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Euskal kostako edozein txoko. Aldian behingo itsasoaren soinua entzutea dut beharrezko