KONGRESURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Joseba Agirretxea

Joseba Agirretxea Hezkuntza, Berdintasun eta Osasun gaietarako bozeramailea da Diputatuen Kongresuko Euskal Taldean, eta EAJ-PNVk apirilaren 28an Gipuzkoan Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako burua da.

Abertzalea

Bizia

Leiala-ona

Joseba Agirretxea JOSEBA 59" TAN
Joseba Agirretxea

Joseba Agirretxea gudari baten iloba da eta, horregatik, hurbil-hurbiletik bizi izan du politika. Ondarroan jaioa da baina Donostian 30 urte inguru daramatza eta bertan du etxea. EiTBn hasi zen lanean baina 2004an Gipuzkoako Batzar Nagusietan hasi zen eta hortik igaro zen Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio eta Kanpo Harremanen sailera, Juan José Ibarretxe Lehendakari zelarik.

Zinema eta musika zale handia da, sukaldaritza ere gogoko du eta sukaldari ontzat du bere burua. “Esku ona du arrainetarako, baita lapikoko eta saltsetarako ere”, esaten dute bere lagunek.

Maite dut naizena ez naizena gorrotatu gabe. Herri bat gara eta aske izan eta erabaki nahi dugu.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Ezkilantzarri, Saturrarango hondartzako haitza