KONGRESURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Iñigo Barandiaran

Iñigo Barandiaran Zuzenbide Prozesaleko irakasle-tutore da Bergarako UNED unibertsitatean, eta bigarren doa apirilaren 28ko hauteskundeetan Gipuzkoako EAJk Kongresurako aurkeztuko duen zerrendan.

Saiatua

Zintzoa

Irrifar batekin jasotzen du eguna

Iñigo Barandiaran
Iñigo Barandiaran

Iñigo Barandiaran da “Alde Zaharreko donostiarra”. Inguru euskaltzaleetan eta klandestinitate garaian konpromiso sendoa erakutsi zuen familian jaio zen.

Letratu izan da Lan Departamentuan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoetan, baita HAAEren Aholku Batzordeko kide eta Herrizaingo Sailburuaren aholkulari juridiko ere. Halaber, Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko kide izan da.

Barandiaran hainbat ekimenen bultzatzaile izan da,hala nola Alde Zaharreko Kaskarin Elkartean, eta beste hainbatetan parte hartu du, besteak beste, Lurgorri, Zubi Gain edo Galdaragileen taldean. Irakurle amorratua da eta Kongresurako zerrendan joateak dakarkio “egunero ikasteko erronka” gauzatzeko aukera.

“Homo sum, nullum hominem a me aluenum puto”. Gizakia naiz, ez dago pertsonarik nirekin zerikusirik izango ez duenik (Publio Terencio afrikarraren esaldia, Miguel Unamunok berriro ekarria)

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Donostiako Urgull mendian-gazteluan. “Polboriña” deitzen den begiratokia