Imanol Landa Jauregi eskarmentu handiko pertsona da, herritarren zerbitzura luzaro egin duen ibilbidearen ondorioz, batez ere Getxoko Alkate moduan egin dituen 12 urteotan eta EUDELeko Presidente gisa.
Elkarrizketarako irekia
Langilea
Leiala
Euskararen eta euskal kulturaren eta nortasunaren defendatzaile sutsua da. Imanol Landa Jauregik (Getxo, 1966) udal politikarekin daukan harremana aspaldikoa da. EHUn Zuzenbidean lizentziatu eta Deustuko Unibertsitatean gradu-ondoa egin ondoren, zortzi urtez Bilboko abokatu bulego batean lan egin zuen. Letratu gisa prestatu zen eta toki administrazio publikoen errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen.
20 urte beteko dira Landak Getxoko Udalean politikagintza aktibora sartu zenetik. Zinegotzi, presidentetzako zinegotzi eta EAJ-PNVren bozeramaile izan da eta, 2007tik azken legegintzaldia amaitu arte, Getxoko alkate. Alkate lanetan eman dituen urte hauetan guztietan, lan hau uztartu du Euskal Fondoako presidente ardurekin eta EUDELeko presidente lanekin.
Politikagintza bizi dut pasio handiz, zorroztasunarekin, elkarrizketa bidez eta aurrera egitea ahalbidetuko diguten akordioak bilatzeko helburuarekin.
Punta Galea, Getxon