KONGRESURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Garbiñe Mendizabal

Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Foru Zuzendaria da eta Kongresurako zerrerendan 6. doa Gipuzkoatik apirilaren 28ko hauteskundeetarako.

Saiatua

Prestatua

Leiala

Garbiñe Mendizabal
Garbiñe Mendizabal

Garbiñe Mendizabal politikan sartu zen Juan Mendizabal Jauregi aitonari esker. “Frankoren tropak Zaldibiara iritsi zirenean aitona alkatea zen eta alkate jeltzalea, gainera”. Atxilotu egin zuten eta heriotza zigorrera kondenatu zuten herriko beste hainbat herritarrekin batera. Juan aitona oso garrantzitsua izan da Garbiñeren bizitzan, alderdi pertsonalean eta bereziki politikagintzan. “Eredu bat izan zen niretzat. Abertzale trebea eta langilea. Bere ahalegina eta herriaren alde borrokatu ziren hainbatena ezin da alferrik galdu. Nik lan egiten dut halakorik berriro gerta ez dadin”, esan du Garbiñek hunkituta.

Mendizabalen ibilbidea euskararekin egon da lotuta betidanik. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Aholku Batzordeko kide izan zen, Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko arloko kide eta Ordiziako Udaleko euskara teknikari ere bai. Mendizabalen aburuz, euskal kultura eta euskara dira bere ADNaren parte bat.

Beti aurrera! Errespetuz, Aberriarekiko maitasunez eta humore punttu batekin.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Euskal Herriko edozein herri txiki. Baita edozein sukalde, familia eta lagunekin otordu ondoko solasaldian.