Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

2024ko ekainean zinegotzi jeltzalearen etxebizitza
ABUZTUAK 24 | BBB

Bizkai Buru Batzarrak eta Ugao-Miraballesko EAJ-PNVk zinegotzi jeltzale baten osotasun fisiko eta jabetzaren kontra eginiko eraso berri eta “onartezina” gaitzetsi dute

Larunbat honetako lehen orduan, EAJ-PNVren zinegotzia eta honen senide bat iraindu dituzte, bere etxebizitzaren fatxadaren kontra harriak jaurti aurretik; hirugarren aldia da ordezkari publiko honek halako erasoren bat jasotzen duela.
Ortuzar Chicagon izango da Kamala Harrisen hautagaitza balioztatuko duen Alderdi Demokrataren Konbentzioan
ABUZTUAK 18 | EBB

Ortuzar Chicagon izango da Kamala Harrisen hautagaitza balioztatuko duen Alderdi Demokrataren Konbentzioan

Mikel Burzako burukidea Euzkadi Buru Batzarreko presidentearekin batera joango da United Center-eko ekitaldira, Alderdi Demokratarekin eta euskal jatorriko buruzagiekin adiskidetasun eta konfiantza harremanak estutzeko asmoz
EAJ-PNVk sinesgarritasuna eman dio Gonzalez Urrutiak Venezuelako hauteskundeetan lortutako garaipenari eta errepresioaren amaiera exijitu du
ABUZTUAK 13 | Senatua

EAJ-PNVk sinesgarritasuna eman dio Gonzalez Urrutiak Venezuelako hauteskundeetan lortutako garaipenari eta errepresioaren amaiera exijitu du

Luke Uribe-Etxebarria senatari jeltzaleak trantsizio baketsu eta demokratiko baten alde egin du, eta EH Bilduk Maduroren erregimenari emandako babesa kritikatu du
Irailaren 29ko Alderdi Egunak emango dio hasiera EAJ-PNVren Batzar Nagusiarekin amaituko den sei hilabeteko prozesuari
UZTAILAK 31 | EBB

Irailaren 29ko Alderdi Egunak emango dio hasiera EAJ-PNVren Batzar Nagusiarekin amaituko den sei hilabeteko prozesuari

Euskadiko alderdi nagusiaren sorreraren 129. urteurrena bete dela, Andoni Ortuzarrek zorion mezua zabaldu du amaitu den aldirako ezarri ziren helburu nagusiak lortu direlako, hau da, Ajuria Eneara EAJ-PNVko Lehendakaria eramatea eta Bruselan eta Estrasburgon eurodiputatu jeltzalea izatea. Hala ere, Ortuzarrek ez du ahaztu nahi izan helburuak “espero baino zailtasun handiagoekin” lortu direla eta horrek “sentsazio gazi-gozoa” utzi diela EBBren buruak alderdikide jeltzale guztiak deitu ditu “Alderdia biziberritzeko lan zorrotz eta zintzoa” egitera, EAJ-PNVk Euskadiko “lider politikoa” izaten jarrai dezan eta Herri osoari erantzun berri bat eman ahal izan diezaion
Segurtasun Batzordeak Ertzaintzaren eginkizunak EAEko portu eta aireportuetara hedatzea adostea lortu du EAJk
UZTAILAK 24 | Kongresua

Segurtasun Batzordeak Ertzaintzaren eginkizunak EAEko portu eta aireportuetara hedatzea adostea lortu du EAJk

Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur ospatu du Gernikako Estatutua eta inbestidura ahalbidetzeko EAJ-PNVk bideratu zuen akordioa betetzeko beste urrats bat eman izanak suposatzen duen "albiste ona". "Kidego batzuen atzera egitea eta besteen hedapena gertatuko da”, azaldu du.
Euskal Taldeak erakunde guztiei eskatu die migrazioen erronkari “erantzukizunez” eta ikuspegi “errealista” batetik heltzea, adingabeen “integritatea” zaintzeko asmoarekin
UZTAILAK 23 | Kongresua

Euskal Taldeak erakunde guztiei eskatu die migrazioen erronkari “erantzukizunez” eta ikuspegi “errealista” batetik heltzea, adingabeen “integritatea” zaintzeko asmoarekin

Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak gaur nabarmendu du Atzerritartasun Legea erreformatu beharra dagoela, Euskadik adingabeen harreran duen konpromisoa gogorarazi du. "Orain arte adingabe gutxien tutoretu dituztenak izan beharko lirateke beren erantzukizunaz jabetu beharko luketen lehenak”, adierazi du baita ere.
Andoni Ortuzarrek eta Mireia Zaratek harrera egin diote, Sabin Etxean, Jon Mikel Olabarrietari, Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Batzordeko idazkari ohiari
UZTAILAK 22 | EBB

Andoni Ortuzarrek eta Mireia Zaratek harrera egin diote, Sabin Etxean, Jon Mikel Olabarrietari, Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Batzordeko idazkari ohiari

Caracasen jaio zen Olabarrieta, eta Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeko lehendakaria izan zen; bestalde, frankismoaren sasoian, Euzkadiko Gobernu legitimoaren mezuak eta albisteak igorri zizkien euskaldunei eta munduari Euzkadi-La Txalupa irrati klandestinoari esker
EAJk babes
UZTAILAK 18 | Europako Legebiltzarra

EAJk babes "kritiko eta baldintzatua" eman dio Von der Leyeni, "marra gorri gaindiezina" ezarriko baitu eskuin muturrarekiko edozein kolaborazioren aurrean

Oihane Agirregoitia EAJko europarlamentariak adierazi duenez, Alemaniako buruzagiaren hautagaitza "aurkezten den bakarra da, eta, beraz, Europako erakundeei egonkortasuna eman diezaiekeen bakarra". Ildo beretik, euskal herritarren interesak Europan defendatzeko konpromisoa hartu du, "Euskadiko errealitatearen aurka doazen neurri fiskalen edo austeritate neurrien aurrean" zorroztasunez jokatuz.
Estebanek Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko eskatu dio Sanchezi:
UZTAILAK 17 | Kongresua

Estebanek Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko eskatu dio Sanchezi: "Espainiako demokraziaren akatsen eta ahuleziaren isla da"

Berroneratze demokratikoaz hitz egiteko Espainiako Gobernuko presidenteak eskaini duen agerraldian, Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du "fin ibili" beharko dela adierazpen askatasunari eragiten dioten arauak aldatzerakoan, eta galdetu du ea "Espainian benetako kultura politiko demokratikorik dagoen"