EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”
Lapurdiko hiriburua aukeratu dute Frantziako gobernuak eta G-7-ren antolatzaileek datorren urteko gailurra egiteko. Iragarpena Frantziako errepublikako presidente Emmanuel Macronek egin zuen. Frantziako buruzagiak azaldu zuen bilaketa prozesu osoan bere helburu nagusia izan dela “probintziako hiri baten balioa azpimarratzea eta hari ohoratzea”.
Vitoria-Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Saski Baskonia taldearekin batera izenpetu duten akordioaren ondorioz 2019ko Euroligako Final Four delakoa Gasteizko Fernando Buesa Arenan egingo da. Europa mailan egin ohi den saskibaloi ekitaldirik handienak 50 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragingo du Araban.
Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekainaren 19an The Worlds 50Best Restaurants saria emateko ekitaldia, mundu mailako garrantzitsuena, hain zuzen. Saritu diren 50 jatetxeen artean Euskadiko lau jatetxe zeuden: Mugaritz, 9. Tokian; Etxebarri Erretegia, 10. Tokian; Arzak 31.ean eta Azurmendi 43.ean. Arrakasta esanguratsua euskal sukaldaritzarentzat.
Planak jasotzen du ekonomiak eraldatzera eta gizarte antolaketara bideratzeko ardatza, emakumeentzako enplegu gehiago eta hobea eta zainketa lanak gizarte mailan aitortzea. Agiri honek markatuko ditu Jaurlaritzako sailek, aldundiek eta udalek egingo dituzten planek izan beharreko helburuak.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburu Andrea buru izan delarik, Italiara bidaiatu zen iragan ekainean, Euskadik Milanen ireki duen bulego komertzial berriaren irekieraren kariaz.
Mikel Burzako Euzkadi Buru Batzarreko nazioarte gaietarako burukide arduraduna Mexikora bidaiatu zen nazioarteko begirale gisa eta INE erakundeak akreditatuta, Ipar Amerikako nazio hartan uztailaren 1ean egin ziren hauteskunde presidentzialetan parte hartzeko.
EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak Euroganberak Kolonbiara bidali zuen laguntza taldeko buru izendatu zuten andeetako herrialde hartako hauteskunde presidentzialen jarraipena egitera begira.
Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak gogoratu du Estatutua sistematikoki bete gabe uztearena gobernu guztien aldetik egin dela, baina uste du positiboa ere badela PSEk “Espainiako exekutibei eginiko erreklamazio hau” behin baino gehiagotan babestu izana eta orain “gobernu bietan” izatea
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu