Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

EBB: ‘Procés‘aren epaia erabaki benetan larria da, auzi politiko baten judizializazio arduragabea dakarrena
URRIAK 14 | EBB

EBB: ‘Procés‘aren epaia erabaki benetan larria da, auzi politiko baten judizializazio arduragabea dakarrena

Andoni Ortuzarrek Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena irakurri du. Exekutiba jeltzaleak gaur onetsi duen testuan erreklamatu du epaiak kondenatu dituen kataluniar politikariak aske uztea. Era berean, bere elkartasuna adierazi die eta Espainiako Gobernuari eta indar politikoei eskatu die “epai honen ondorio pertsonal eta politikoak arintzen lagunduko dute” konponbideak bilatzea
Ortuzar: “Atzo Madriletik desfilatu zuen Estatua ez da gurea: euskal eta kataluniar nazioen ukapena du oinarri”
URRIAK 13 | Araba

Ortuzar: “Atzo Madriletik desfilatu zuen Estatua ez da gurea: euskal eta kataluniar nazioen ukapena du oinarri”

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Pobesen deitoratu du `procés´aren´ epaia filtratu izana. “Sekula ere ez dugu jo ez beharrezko ezta egoki ere”
Aitor Estebanek Sánchezi leporatu dio hauteskundeak errepikatu beharraren errua: “Kanpainarako agenda bai, baina ez du Gobernu agendarik”
URRIAK 12 | BBB

Aitor Estebanek Sánchezi leporatu dio hauteskundeak errepikatu beharraren errua: “Kanpainarako agenda bai, baina ez du Gobernu agendarik”

EAJ-PNVk Kongresu eta Senaturako Bizkaitik aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldian, Behe Ganberako euskal taldearen bozeramaile eta berraukeraketara aurkezten den hautagaiak hitzeman du bere taldearen aldetik “lana eta sen ona” nagusituko direla “euskal hiritargoaren interesen defentsari heltzeko asmoarekin”
EAJ-PNVk poz handiz esan du “ekinaren ekinez” lortu duela Lemoizko zentraleko lurrak euskal erakundeen esku geratzea
URRIAK 11 | Kongresua

EAJ-PNVk poz handiz esan du “ekinaren ekinez” lortu duela Lemoizko zentraleko lurrak euskal erakundeen esku geratzea

Aitor Estebanek gogoratu du “ekinean” jarraituko duela Espainiako Gobernuak gainerako konpromisoak bete ditzan, “ez baitu zentzu handirik ohiko gaiak geldituta geratzea gobernua funtziokoa delako”
EAJk babestu egiten du Hezkuntza Sailak ikastetxeetako jangeletan egindako kudeaketa, eta desgastatzeko asmoz egin dioten
URRIAK 10 | Eusko Legebiltzarra

EAJk babestu egiten du Hezkuntza Sailak ikastetxeetako jangeletan egindako kudeaketa, eta desgastatzeko asmoz egin dioten "epaiketa politikoa" salatu du

Bilkurak onartutako txostenaren aurka bozkatu du talde jeltzaleak, eta oposizioaren aurka egin du “erakundea instrumentalizatu eta politikoki erabili” duelako. “Bazekiten kasurik ez zegoela, epaitegian hala argitu zelako. Baina Eusko Jaurlaritzaren lana oztopatzea izan da beren ahalegina. Epaiketa politikoa izan da”, esan du David Latxagak
Izaskun Bilbaok negoziaketa eta akordioaren beharra aldarrikatu du Trumpen muga-zergen mehatxuak kaltetuko dituenak babestera begira
URRIAK 10 | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbaok negoziaketa eta akordioaren beharra aldarrikatu du Trumpen muga-zergen mehatxuak kaltetuko dituenak babestera begira

Europako Parlamentuko diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak negoziaketari eustea proposatu du Trumpen administrazioaren aldetik Europako produktu aeronautikoen eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko produktuen kontrako muga-zergak aplikatzean sor daitekeen guda komertziala finkatzea saihesteko.
Aitor Estebanek Sánchezen gelditasun politikoa eta hauteskundeei begira erakusten duen hiperaktibitatea txarretsi ditu: “Funtzioko presidentea baino, funtzioz funtzio dabilen presidentea da”
URRIAK 09 | Kongresua

Aitor Estebanek Sánchezen gelditasun politikoa eta hauteskundeei begira erakusten duen hiperaktibitatea txarretsi ditu: “Funtzioko presidentea baino, funtzioz funtzio dabilen presidentea da”

Hautagai jeltzaleak kritikatu du gobernua “geldituta” dagoela ohiko gaietarako, besteak beste Euskal Agenda betetzeko eta eskuduntzen transferentzia burutzeko, bere presidentea buru belarri alderdiko ekitaldietan eta elkarrizketetan buru belarri ari den bitartean
Agirretxea: “Hauteskundean ditugu batzuen gaitasunik ezak behartu dituelako”
URRIAK 09 | Gipuzkoa

Agirretxea: “Hauteskundean ditugu batzuen gaitasunik ezak behartu dituelako”

Eibarren izandako lan-bileran Joseba Agirretxea diputatuak azpimarratu du bizi dugun egoera honek gizartean haserrea eta desilusioa sortu duela, baina buelta eman behar zaiola egoerari jendearen haserrea boto aktiboa bilakatuz.
EAE eta Iparraldea, elkarrekin  eta inoiz baino batuago “Brexit”ari aurre egiteko
URRIAK 07 | Berria

EAE eta Iparraldea, elkarrekin eta inoiz baino batuago “Brexit”ari aurre egiteko

"Ezinbestekoa da indarrak batzea Europako Batasuneko periferian gera ez gaitezen”, zehaztu du Lehendakariak. EAEk eta Iparraldeko Elkargo Bakarrak esparru ezberdinetan lankidetza indartzea eta areagotzea adostu dute bidean datorren “Brexit” ari aurre egiteko, Erresuma Batuko prozesuak erregio biek partekatzen dituzten interesak “ahultzea” ekar lezakeelakoan.
Estebanek Sánchezi erantzun dio Estatutuarekin “berandu” dabilela, eta ohartarazi nahi izan du PSOEk Cs edo PPrekin bat egiten badu kaltetzeko baino ez dutela aipatuko
URRIAK 06 | Kongresua

Estebanek Sánchezi erantzun dio Estatutuarekin “berandu” dabilela, eta ohartarazi nahi izan du PSOEk Cs edo PPrekin bat egiten badu kaltetzeko baino ez dutela aipatuko

Bilboko Deustu auzoan eskaini dituen adierazpenetan hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “EAJ ekuazioan ez badago, Euskadi ere ez da egongo”