Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

Aitor Esteban, Francoren heriotzaren 51. urteurrenean:
AZAROAK 20 | Kongresua

Aitor Esteban, Francoren heriotzaren 51. urteurrenean: "Ez ezazu inoren kontra bozkatu, zarenagatik egin ezazu: Euskadi bozkatu"

Getxoko ekitaldian, EBBren presidenteak ziurtatu du PP dela “Euskadiko Alderdi galdua”, eta gaineratu duenez “bizkarra eman dizkio gure Herriaren eta gure demokraziaren funtsezko oinarriei”. Pradales Lehendakariak bere aldetik aldarrikatu du Euskal Talde indartsu baten beharra “hori delako gure lehen defentsa lerroa”
Azaroaren 20 honetan euskal botoaren balioa  aldarrikatzen du EAJ-PNVk, faszismoari aurre egiteko eta
AZAROAK 20 | Kongresua

Azaroaren 20 honetan euskal botoaren balioa aldarrikatzen du EAJ-PNVk, faszismoari aurre egiteko eta "demokrazia, askatasun eta autogobernurako bost konpromisori" eutsiz

Maribel Vaquerok Aieteko Jauregitik hitzeman du bere lanarekin defendatuko dituela “memoria, demokrazia, euskal nortasuna eta Euskadiren etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea", "pertsonen duintasuna gure ekintza publikoaren erdigunean jartzeko eta konpromiso horiek Kongresuan eta Senatuan sustatzeko"
EAJ-PNV herritarren aurrean aurkezten da A-29ra begira Euskadirentzako aukera onena dela aldarrikatuz:
AZAROAK 19 | Kongresua

EAJ-PNV herritarren aurrean aurkezten da A-29ra begira Euskadirentzako aukera onena dela aldarrikatuz: "Jokoan dago datozen lau urteotan zeinek defendatuko gaituen"

Beasainen, Euge Arrizabalaga, Eneko Goia eta Leire Artola hizlari izan diren ekitaldian, talde jeltzalea herritarren aurrean aurkeztu da “gure familiak, gure industria, gure enpleguak, gure merkatariak, gure pentsiodunak eta Euskadin bizi diren pertsona guztiak zaintzen dituen indar bakarra” dela aldarrikatuz
Pradales Lehendakariak EAJ-PNVren kanpainarekin bat egingo du bihar, Espainiako azken legegintzaldian Eusko Jaurlaritzarentzat 14 transferentzia berri lortu ondoren
AZAROAK 19 | Kongresua

Pradales Lehendakariak EAJ-PNVren kanpainarekin bat egingo du bihar, Espainiako azken legegintzaldian Eusko Jaurlaritzarentzat 14 transferentzia berri lortu ondoren

Imanol Pradalesek Getxon hartuko du hitza kanpaina hasi zenetik lehen aldiz, eta jeltzaleen hautagaitzarekin joango da datorren ostiralean Bilboko Areatzan kanpaina amaierako mitina egin arte
Aitor Esteban:
AZAROAK 19 | Kongresua

Aitor Esteban: "Euskadirentzako une erabakigarri batean gaude, eta azaroaren 29an ez da ezer amaitzen, dena hasiko da"

Madrilgo Nueva Economía Fórumek eman duen gosarian, Kongresuan Euskal Taldeko diputatu eta bozeramaile izan zen garaiko hitzaldi nagusiak biltzen dituen liburu bat argitaratuko dela iragarri da. EBBren presidenteak Kongresuan "euskal ahots independente eta autonomoa" izatearen garrantzia azpimarratu du, euskal herritarrentzat "jokoan dagoen guztiagatik". "Asegurua gara Euskadirentzat, gure ibilbideagatik eta elkarrizketarako eta akordiorako dugun gaitasunagatik", ziurtatu du
Maribel Vaquero: “A-29an Euskadi bozkatu, zarenaren alde eta zure etorkizunaren mesedetan, eta hori da zure botoa EAJri ematea”
AZAROAK 18 | Kongresua

Maribel Vaquero: “A-29an Euskadi bozkatu, zarenaren alde eta zure etorkizunaren mesedetan, eta hori da zure botoa EAJri ematea”

Laudion, “Aiaraldearen bihotzean”, talde jeltzaleak hitzeman du interes industrialen defentsan jarraituko duela euskal herritarroi “eragiten diguten erabakiak hartzen diren tokian”
Akordioetan oinarritutako politika aldarrikatu du Aitor Estebanek, demokrazian aurrera eginez gaurko erronka nagusiei aurre egitera begira
AZAROAK 18 | Kongresua

Akordioetan oinarritutako politika aldarrikatu du Aitor Estebanek, demokrazian aurrera eginez gaurko erronka nagusiei aurre egitera begira

Madrilen, “Metafuturo”, Atresmediaren nazioarteko hausnarketa foroan, EBBren presidenteak ezarri du Adimen Artifiziala “arau etikoekin” “gobernatu beharko litzatekela”, eta Europa “arinago” baten aldeko aldarria egin du “iratzarri beharko dena” eta bere errealitateaz kontzienteagoa izango dena, “Estatuez gain herri eta nazioek osatzen dutela” ulertuz
Oihane Agirregoitia Sare Digitalen Lege berriari buruz:
AZAROAK 18 | Europako Legebiltzarra

Oihane Agirregoitia Sare Digitalen Lege berriari buruz: "112ari laguntza eskatzeko ez litzateke beharrezkoa izan behar entzun edo hitz egin ahal izatea"

EAJ-PNVko eurodiputatua ONCEko ordezkaritza batekin batzartu da gaur, Bruselan, asteazkenarekin, eta Europako Parlamentuko Industria, Ikerketa eta Energia Batzordean izapidetzen ari den Sare Digitalen Legeari zuzenketa sorta bat aurkeztu dio, irisgarritasuna pertsona guztiei bermatzera begira
Familia kalteberen babesa jabe txikien segurtasunarekin uztartuko duen etxebizitza politika integrala bultzatzeko konpromisoa hitzeman du EAJ-PNVK
AZAROAK 18 | Kongresua

Familia kalteberen babesa jabe txikien segurtasunarekin uztartuko duen etxebizitza politika integrala bultzatzeko konpromisoa hitzeman du EAJ-PNVK

Idoia Sagastizabalek defendatzen du Administrazioak jabe txikiak konpentsatu beharko lituzkeela alokairua ordaindu gabe uzten direnean: “Behar duenari etxebizitza bermatzea erantzukizun politikoa da, ezin da soilik jabe txikien ardurapean jarri”
EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu A29an
AZAROAK 17 | Kongresua

EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu A29an "Euskadiren alde bozkatzera": "Jokoan dugu Estatuko politikari zelan egingo diogun aurre"

Jeltzaleek Basaurin egin duten ekitaldian, non beste hizlariak Idoia Sagastizabal eta Nerea Renteria izan diren, Iñigo Ansolak ziurtatu du talde jeltzalea dela “Euskadi blokeen eta eztabaida partidisten gainetik egotea” nahi duen euskal hiritargoaren “babes botoa”: “Babes botoa gara egonkortasuna, erantzukizuna eta jendearen benetako arazoez arduratzen den politika bilatzen dituztenentzat”.