Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

EAJ-PNVk babestu egiten du gasa eta nuklearra hornidura bermatzeko lehentasunezko energiak izatea berriztagarriek egiten ez duten bitartean
UZTAILAK 06 | Europako Legebiltzarra

EAJ-PNVk babestu egiten du gasa eta nuklearra hornidura bermatzeko lehentasunezko energiak izatea berriztagarriek egiten ez duten bitartean

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur iragarri duenez, gasa eta energia nuklearra hornidura osatzeko lehentasunezko iturritzat jotzen dituen Europako batzordearen erabakia babestuko du, berriztagarriek % 100ean bermatzen ez duten bitartean. Ukrainako inbasioaren ondoren energiaren merkatuan sortu diren salbuespenezko egoerengatik hartu da erabakia, eta egoera hori gabe aurreikusitako plana egokitu behar da trantsizio energetikoari ekiteko. Jeltzaleek gogorarazi dute erabaki horrek ez dituela itun berdearen eta Europako klimaren legearen helburuak baliogabetzen, eta, gainera, helburu horiek betetzeko modu errealista bakarra dela
Ortuzarrek eta Etxelekuk EAJ-PNVren bultzada hitzeman dute Elkargoak “Ipar Euskadi garatzeko, hiritarrentzat ongizatea ekar dezan eta Hegoalderekin harremanak estutzen lagun dezan”
UZTAILAK 05 | IBB

Ortuzarrek eta Etxelekuk EAJ-PNVren bultzada hitzeman dute Elkargoak “Ipar Euskadi garatzeko, hiritarrentzat ongizatea ekar dezan eta Hegoalderekin harremanak estutzen lagun dezan”

Euzkadi Buru Batzarraren eta Ipar Buru Batzarraren presidenteak izan dira gaur Uztaritzen, talde jeltzaleak Lapurdi-barnekaldeko Biltzar berriaren sorrera ospatzeko egin duen ekitaldian
Memoria Demokratikoaren Legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak hainbat hobekuntza jasotzea lortu ondoren eta “aurrerapauso” jo duelako
UZTAILAK 04 | Kongresua

Memoria Demokratikoaren Legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak hainbat hobekuntza jasotzea lortu ondoren eta “aurrerapauso” jo duelako

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gaur nabarmendu du EAJ-PNVk lortu duen akordioa Guda Zibilean inkautatutako agiriak, ikurrak, enblemak eta banderak alderdi politikoei eta erakunde sindikalei itzultzeko
Melillako gertakariak ikertzea eta gizalegezko irtenbide partekatuak bideratzea eskatu du Izaskun Bilbaok
UZTAILAK 01 | Europako Legebiltzarra

Melillako gertakariak ikertzea eta gizalegezko irtenbide partekatuak bideratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak gaur eskatu du Melillako gertakariei buruzko ikerketa sakona egitea, Marokoko segurtasun kidegoen jardunaz gain hesiaren alde honetan esku hartu zuten estatuko kidegoen jarduna ikertzeko, “ezinbestekoa baita hangoek ulertzea inpunitate-gunea ez dela eta ez dela zilegi edozer egitea”
Demokraziek desinformazioaren eta zibererasoen aurkako estrategia bat behar dutela nabarmendu du EAJ-PNVk
UZTAILAK 01 | Senatua

Demokraziek desinformazioaren eta zibererasoen aurkako estrategia bat behar dutela nabarmendu du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarriak ELGAren Sare Parlamentario Globalean adierazi duenez, “adimen artifizialaren eta Big Dataren abangoardian ez daudenak ezinbestean beste potentzia batzuen menpeko bihurtuko dira, eta horiek kontrolatuko dituzte”
Familiei eta enpresei argindarraren prezioa beheratzeko neurriak jartzen jarraitzea erreklamatu dio Euskal Taldeak Gobernu zentralari
EKAINAK 30 | Kongresua

Familiei eta enpresei argindarraren prezioa beheratzeko neurriak jartzen jarraitzea erreklamatu dio Euskal Taldeak Gobernu zentralari

Ribera presidenteorde andreak `salbuespen iberikoaz´ informatzeko egin duen presazko agerraldian, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak gogora ekarri duenez, EAJ-PNV “betidanik agertu da mekanismo honen alde”, baina aitortu du “denbora behar dela ondorioak ikusteko”, eta “epe ertainean egiturazko neurriak hartzea” proposatu du argindarraren prezioa beheratzera begira
Defentsako gastuaren igoera “kanpoko erasoaren aurrean defendatzeko edo disuasiorako” erabiltzea aldarrikatu du Ortuzarrek
EKAINAK 30 | EBB

Defentsako gastuaren igoera “kanpoko erasoaren aurrean defendatzeko edo disuasiorako” erabiltzea aldarrikatu du Ortuzarrek

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak aitortu du “lotsa” sentitzen duela Euskadin “Putin babesten duten eta batzokietan pintadak egiten dituzten” gazteak izatea eta Ezker Abertzaleari gogoratu dio GKSk egiten duela “eurek besteei betidanik egin dietena”
EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean irekitako elkarrizketa eta akordio garaia txalotu du, lau lege onartu baitira
EKAINAK 30 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean irekitako elkarrizketa eta akordio garaia txalotu du, lau lege onartu baitira

“Kontsekuenteak izan gara gure printzipioekin, eta egonkortasunerako eta aurrerapen sozialerako onak diren akordioak eraikitzen joan gara. Eusko Jaurlaritza bere programa betetzen ari da, eta sostengua ematen diogun taldeak legeak aurrera ateratzen ari gara gainerako alderdien parte-hartzearekin”
EAJ-PNVk elkartasuna eta salaketa irmoa adierazi du Melillako mugan gertatutakoengatik
EKAINAK 30 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk elkartasuna eta salaketa irmoa adierazi du Melillako mugan gertatutakoengatik

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUko talde parlamentarioek "ikerketa berehalakoa eta independentea" eskatu dute gertakariak argitzeko, erantzukizunak garbitu eta biktimen erreparaziorako neurriak ezartzeko
“Datua eraldaketa digitalaren lehengai nagusia da”
EKAINAK 29 | EBB

“Datua eraldaketa digitalaren lehengai nagusia da”

EAJ-PNV alderdiaren ‘Entzunez eraiki‘ entzute aktiboko prozesuaren esparruan, datuen digitalizazioak eta erabilerak gure bizimoduari eta lan egiteko moldeei zer-nola eragiten dieten aztertu dute adituek