EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”
Aurrekontu proiektuak osoko zuzenketen izapidea gainditu du ostiral honetan, oposizioko talde guztiek aurkeztutakoak atzera bota ostean. Egibarrek eta Berrojalbizek deitoratu egin dute taldeek interes komunaren aurrean hauteskunde etekinak eta norgehiagoka sakontzea. “Arriskatzeko eta laguntza emateko unea zen krisiak gainditzeko, baina kontu hauei uko egitea aldez aurretik idatzita zegoen. Maiatzeko hauteskundeek pisu handiagoa izan dute”, argudiatu dute
Arabako Lurralde Batzarrak gaur goizean izendatu ditu Arabako hiru barrutietako hautagaitzak. Ramiro González Vicente ahaldun nagusigaia izango da Gasteizko zerrendaburua; Irma Basterra Ugarriza Batzar Nagusietarako presidentegaia, Aiarakoa; eta Joseba Diez Antxustegi legebiltzarkidea, Lur Jareetakoa. Era berean, Gasteizko Uri Batzarrek Beatriz Artolazabal Albeniz aukeratu dute Gasteizko Udaleko hauteskunde-zerrendaburu izateko
Jeltzaleen Herrialde Batzarrak 2023ko maiatzeko foru hauteskundeetarako
Gipuzkoako hautagaitzak onartu ditu. Gipuzkoako 4 barrutietako zerrendaburuak
Eider Mendoza Larrañaga (Bidasoa-Oiartzun), Xabier Ezeizabarrena Saez
(Donostialdea), Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola (Deba-Urola) eta Olatz Peon Ormazabal (Oria) izango dira
“Eskatu, eskaini euskaraz” Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hirugarren urtez merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraz sentsibilizatzeko martxan jarritako kanpaina da
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako gobernuari eskatu dio garraio publikoaren hobariak luzatzea, eta Kongresuan ematen ari den giro nahasia deitoratu du
Basque Trade and Investement, Spri Taldeko bulego komertzial berriak ateak ireki ditu Seulen, euskal enpresari zerbitzua emateko eta Euskadiren eta Hego Korearen arteko merkataritza-harremanak errazteko
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu