EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”
Adinekoek bulego bat izango dute erdigunean, eta auzoetan bulego ibiltaria. Azken hauetan auzoetako alkatetzetako lokalak baliatuko dira zerbitzua eskaintzeko eta arreta egunak zehaztuko dira.
Alderdi jeltzaleak posta bidezko botoa izapidetzeko laguntza-zerbitzu bat aktibatu du, batzokien edo 900 840 384 doako telefonoaren bidez eskura daitekeena.
Alkategai jeltzaleak jarduera plan bat prestatu nahi du auzo guztietako larrialdiei erantzuteko eta etorkizuna planifikatzeko. “Auzoak dira hiria egiten dutenak, izaera ematen dutenak. Zainduta egon behar dute”, adierazi du
“Sistema instituzional propio bat eratu behar dugu, garapen ekonomikoa justizia sozialaren parametroetan sortzen laguntzeko eta Herri gisa dugun etorkizun kolektiboaz arduratzeko”, gaineratu du
Egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiaren kanpainako boluntarioek hiriko auzo guztietan partekatuko dituzte, azkeneko hilabeteetan jasotako eskaera eta arazoen aurrean EAJ-PNVk eskaintzen dituen erantzunak
Andoni Ortuzarrek, Bizkaiko Batzar Nagusietarako EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpen ekitaldiaren amaieran, maiatzaren 28an, udalez eta aldundiez gain, euskal autogobernua jokoan dagoela ohartarazi du
EAJ-PNVk Gipuzkoako 250 hautagai inguru elkartu ditu gaur goizean Hernanin, eta herrigintzan aritzeko hartu duten konpromisoa eskertu die alderdi jeltzaleak, “herrigintza delako populismoen kontrako sendagairik onena”.
Beatriz Artolazabal alkategaiak azpimarratu du trantsizio energetikoaren helburuan hiriek izan behar duten funtsezko papera. Politikarik onena efizientziarena eta aurrezkiarena dela onartuta, Artolazabalek azaldu ditu Udal Gobernuaren buru izanez gero martxan jarri nahi dituen jarduerak
Xarles Iturbek, alderdikideek, lagunek, Eider Mendoza Diputatu Nagusirako hautagaiak eta Joseba Egibar GBBko presidenteak babestutako ekitaldian, “pertsonak erdigunean jarri eta Tolosa bizi bat eraikitzeko” lan egingo dutela nabarmendu du
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu