Ortuzarrek
APIRILAK 24 | Bizkaia

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

BIDEOAK

Ortuzar: “Ez da gauza bera bozkatzea edo ez bozkatzea; ez da gauza bera eredu bat edo bestea”
MAIATZAK 14 | EBB

Ortuzar: “Ez da gauza bera bozkatzea edo ez bozkatzea; ez da gauza bera eredu bat edo bestea”

EBBren presidenteak Gernikan ohartarazi du “besaulkian itsatsita geratuta, herriak aire eta pertsona berriak behar dituela ikusi ezinik” dabiltzanen kontra, eta adierazi du aldaketek “txarrera eta atzerantz” eraman gaitzaketela, Gipuzkoan 2011n EH Bildurekin gertatu zen bezala
Ramiro Gonzalezek Arabako Mendialdeko herriak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, pertsonei begira, EAJren erara
MAIATZAK 14 | ABB

Ramiro Gonzalezek Arabako Mendialdeko herriak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, pertsonei begira, EAJren erara

Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak Santikurutze Kanpezun aurkeztu ditu EAJ-PNVk Arabako Mendialdeko Kuadrillako maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztuko dituen udal hautagaitzak
Beatriz Artolazabalek ekitaldiak kudeatu eta erakartzeko zerbitzu berri bat sortzea proposatu du
MAIATZAK 14 | ABB

Beatriz Artolazabalek ekitaldiak kudeatu eta erakartzeko zerbitzu berri bat sortzea proposatu du

Gasteizko alkategaiak hiriak ekitaldi handiak erakartzeko dituen aukerak defendatu ditu, “kaleak dinamizatzen, ekonomia mugitzen eta entretenitzen dutelako. Ekitaldiak garapen sozial eta ekonomikoaren ikuspegitik ikusi behar dira”
Urkulluk ohartarazi du beharrezkoa dela autogobernua defendatzen eta garatzen jarraitzea, euskal herritarren etorkizuna bermatzeko
MAIATZAK 14 | GBB

Urkulluk ohartarazi du beharrezkoa dela autogobernua defendatzen eta garatzen jarraitzea, euskal herritarren etorkizuna bermatzeko

Lehendakariak ekitaldi politiko batean parte hartu du Arrasaten, María Ubarretxena Alkatearekin, Eider Mendoza Ahaldun Nagusigaiarekin eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentearekin batera; Egibarrek kontrajarri egin ditu EAJ-PNVren ibilbidea, “45 urteetan eguneroko nazio-eraikuntzan”, eta ezker abertzalearena, “eraikitakoa bota nahian”
EAJ-PNVren hautagaitzak lehentasun osoa du Legorretan gazteentzako eta kolektibo kalteberentzako etxebizitza babestuak eraikitzea
MAIATZAK 13 | LEGORRETA

EAJ-PNVren hautagaitzak lehentasun osoa du Legorretan gazteentzako eta kolektibo kalteberentzako etxebizitza babestuak eraikitzea

Gaur eguerdian, Legorretako Herriko plazan, EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpena izan da, Aitziber Meabe alkategaia buru delarik eta berarekin batera izan dira Eider Mendoza, Gipuzkoarako Ahaldun Nagusigaia eta Olatz Peon Oria bailarako zerrendaburua.
Eneko Goiak Donostia berriaren proiektu nagusiak aurkeztu ditu
MAIATZAK 13 | DONOSTIA

Eneko Goiak Donostia berriaren proiektu nagusiak aurkeztu ditu

Hainbat akuarelen bidez Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagaiak hiriarentzat proposatzen dituen proiektu estrategikoak erakutsi ditu
Gipuzkoar berriek lurraldearen aberastasunari eta ongizateari egiten dioten ekarpena aldarrikatu du Mendozak
MAIATZAK 13 | Gipuzkoa

Gipuzkoar berriek lurraldearen aberastasunari eta ongizateari egiten dioten ekarpena aldarrikatu du Mendozak

Diputatu nagusi izateko hautagaia Gipuzkoan bizi eta lan egiten duten atzerritik etorritako hainbat pertsonekin batzartu da Ordizian, eta gizarteko esparru guztietan aktiboki parte hartzeko deia luzatu die.
Beatriz Artolazabalek bide publikoan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak bikoiztuko ditu
MAIATZAK 13 | Gasteiz

Beatriz Artolazabalek bide publikoan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak bikoiztuko ditu

“Mugikortasun jasangarria eta garbia defendatzen badugu, karga publikoko eremuak ere erraztu behar ditugu. Gasteiz prozesu horren buru izatea nahi dugu, elektrolindegi gehien dituen hirietako bat izan dadin. Nire konpromisoa 200 puntutara iristea izango da”, esan du Udalerako hautagaiak
Elixabete Etxanobe merkataritza txikiko elkarteekin elkarlanean arituko da, Bizkaia sektoreko berrikuntza-gune bihurtzeko
MAIATZAK 13 | Bizkaia

Elixabete Etxanobe merkataritza txikiko elkarteekin elkarlanean arituko da, Bizkaia sektoreko berrikuntza-gune bihurtzeko

Tokiko merkataritza bultzatzeko hautagai jeltzalearen proposamenak belaunaldien arteko erreleboa, ekintzailetza erraztea negozio-eredu berrien bidez eta, gazteentzat erakargarri bihurtuz, merkataritza-sarearen berriztatzea sustatzea lortu nahi du
Ortuzarrek Getxon aldarrikatu du EAJ-PNVk erakundeen burutzan emakumeak jartzeko egin duen apustua
MAIATZAK 13 | EBB

Ortuzarrek Getxon aldarrikatu du EAJ-PNVk erakundeen burutzan emakumeak jartzeko egin duen apustua

“Kristalezko sabaia hautsiko dugu, Etxanobe izango da Bizkaiko lehen Ahaldun Nagusia”, ziurtatu du EBBren presidenteak; Urkullu Lehendakariak ohartarazi duenez, “interes mediatikoa Madrilen dago, erabakirik garrantzitsuenak, gure egunerokoari eragiten diotenak, hementxe hartzen diren arren, Euskadin”