Farmaziako prestazioei erabiltzaileek egin beharreko ekarpena modulatuko duen dekretua babestu du Euskal Taldeak

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak onuragarri jo du farmaziako koordainketan errenta baxuen babesa indartzea, baina kritikatu du erabakia hartu izana autonomia erkidegoei aurretiaz kontsultatu gabe
Farmaziako prestazioei erabiltzaileek egin beharreko ekarpena modulatuko duen dekretua babestu du Euskal Taldeak
28 Maiatza | Kongresua

Euskal Taldeak erabaki du babestea farmaziako prestazioan erabiltzaileek eta onuradunek egin beharreko ekarpena aldatzeko Errege Lege Dekretua, erreformaren azken helburuarekin bat egiten duelako, hau da, errenta baxuen babesa indartzea farmaziako koordainketan  tarte berriak jarriz eta gaixorik zaurgarrienen hileko gastua mugatuz beren tratamenduak arrazoi ekonomikoengatik bertan behera utzi edo murriztu e ditzaten. Hala, eta Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azaldu duenez “lagundu ahal da erabiltzailearen ekarpena muga bihurtzea saihesten”.

Hala ere, eta dekretuaren oinarriarekin ados egon arren, Agirretxeak Mónica García Osasun ministro andreari deitoratu dio erabakia Euskadirekin kontatu gabe hartu dela. Gogora ekarri dionez Euskadik “etxeko lanak lehenago eginda zituela”. Izan ere, 2012an Eusko Jaurlaritza erabiltzaileek egin beharreko ekarpen berrien kontra agertu zen eta, ondoren, epai batek aplikatzeko derrigorra ezarri zuten: “Baina, egoera berri haren aurrean konpentsatzeko, dekretu bat argitaratu zen farmaziako koordaiketa arautzeko  gizatalde ahulenek eta zaurgarrienek medikuek jarritako tratamenduak eskuratzerik izan zezaten, osasun duina izateko. Beraz, guk etxeko lan horiek  egin genituen epai bidez guk nahi ez genuen Koordainketa ezarri zitzaigunean”.

“Aldarazpen hau, beraz, zergatik ez zitzaigun lehenago autonomia erkidegoei kontsultatu? Galdetu du Agirretxeak. Bide beretik nabarmendu duenez Ministerioak erabaki du “tarte edo portzentaje horiek izatea”, baina “beste batzuk izan zitezkeen”.

Horri lotuta gaineratu duenez “legegintzazko halako jarduketa garrantzitsu batean, barrukoa bezain garrantzitsua da azalekoa”, eta esan du Ministerioak neurriaren presazkotasuna eta lege proiektu bidez baino,  dekretu bidez gauzatzeko orduan  arrazoitzat eman duen inflazioa, Irango gerrak eragindakoa, “ez da bat bateko kontu bat, ez da hile honetakoa”.

 

 

PARTEKATU