EAJ-PNVk Bidasoako Aberri Eguna ospatu du Urruñan

Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta "Bidasoa herri proiektuaren bihotza" dela eta "gugan bizi den aberri honen eragileak garela” aldarrikatu da
EAJ-PNVk Bidasoako Aberri Eguna ospatu du Urruñan
04 Apirila | IBB

EAJ-PNVk Bidasoako Aberri Egunaren laugarren edizioa ospatu du Urruñan. Ekitaldian aldarrikatu denez, "Bidasoa euskal Aberriaren proiektuaren bihotza da. Nafar, lapurtar eta gipuzkoarren artean egunerokotasunean bizi diren euskaldunen aniztasuna eta batasuna eta horrek euskal kontzientzia berezia sortu du".

Pantxoa Bimboire Haritschelharrek, Ipar Euskadiko EAJ-PNBren presidenteak adierazi duenez, "Aberria denona da. Gure bihotzetan bizi da, gure buruetan. Ospa dezagun gure aberria jai egun honetan. Denon artean. Izan gaitezen gure aberriaren eragileak, euskara erabiliz edo gizarte mugimenduaren ekimenetan parte hartuz. Gure Aberria bizi dezagun!”.

Euskaldunen belaunaldiek gure aberria biziarazten dute. Ideia hori eta sentimendu hori etengabe ari dira handitzen Ipar Euskadin. Marie Tellechea, Ipar Euskadiko EGIkideak adierazi duenez "Gizarte zuzenago bat defendatzen dugu”: "Elkartasun horrek zentzu osoa hartzen du biztanleek jakintzak, ideia berriak eta aberastasuna elgarrekin sortzen dituzten lurralde batean". “Elgarrekin biziaraz dezagun gure Herria. Aberria bizi! Gure oinarri demokratikoa berresten du, eredu mehatxatua, batez ere estatuen arteko indar harremanen gatik", esan du.

EAJ-PNBko kideez gain, Lesakako (Nafarroa) eta Irun eta Hondarribiko (Gipuzkoa) EAJ-PNVko ordezkariek ere parte hartu dute ekitaldian eta "batzen gaituen helburu komuna gogoratu dute: batzen gaituen Aberria. Euskadik Euzko Alderdi Jeltzalea behar du Aberri askeagoa eta gizarte harmoniatsuago bat eraikitzen segitzeko”.

Ekitaldian gogora ekarri da Rémi Bernis Arrue EHUko doktoregaiak dioena: "Bidasoa ez da muga bat, garai batean aurkari izan baina hizkuntzak batzen dituen hiru lurraldeen arteko lotura bat da". Gogora ekarri da baita ere Sabino Aranaren garaikideak, Mattin Guilbeaut bezala, Donibane Lohizuneko auzapeza XIX. mendearen bukaeran, Euskalzaleen Biltzarraren sorreran parte hartu zuela euskal kultura sustatzeko. Bestalde, 1892an, Jean de Jaurgainek lehen Zazpiak-Bat marraztu zuen. “Gure Aberriari, gure Nazioari, euskaldun anitzen bihotzetan bizia eman dioten aitzindarien artean daude”.

PARTEKATU