Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez: "Bi egun dituzu taldeekin negoziatzeko. Oraingo honetan ez ezazu arriskatu"

Euskal Taldearen bozeramaileak Gobernuko presidenteari gogora ekarri dizkio azken asteotan onartu ezin izan diren dekretuak, Euskal Taldeak proposatutako 31 neurriak negoziatzera premiatu du eta Gobernuari eskatu dio Kongresuan adostasuna bilatzea “hiritargoa babesteko”, “familia, autonomo eta funtsezko sektore asko daudelako zain”
Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez:
18 Martxoa | Kongresua

“Osoko bilkura honetan egingo dizugun galderaren zioa ez da Trump eta Netanyahuren azken inbasio honen alde edo kontra agertzea. Inbasio hau ez dugu inola ere babesten eta irmo salatzen dugu. Galderaren zioa da gerra berri hau sortzen ari den ondorioen inguruan, hau da, zer neurri hartuko dituzun eta Europako Kontseilura zer planteamendu eramango duzun. Eta, batez ere, horiek gauzatzeko behar diren adostasunak nola bilatuko dituzun. Gogoan izan azken Errege Dekretuak onartzeko saiakerek kale egin dutela, berdin gertatu da aurrekontuekin.. apirila baino lehenago aurkeztekotan zeudenak eta orain hain beharrezko direnak”. Hitz horiekin, Maribel Vaquero Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Sánchezi Gobernuari kontrola egiteko bilkuran gogoratu dionez “Ministroen Kontseiluak onartzen duen guztia ez da behin betikoa” eta “neurri horietako batzuk Ganbera honetan onetsi beharko dira”, non “gehiengo negatiboa duzun”.

“Orain arte aurre egin ahal izan diezue Europako funtsei esker eta arau fiskalak etetearekin, baina gaur, bihar bertan Bruselan erabakiko denaren zain, ez dituzu, koltxoi hori desagertu egin da eta arauak itzuli egin dira”, azaldu du Vaquerok. Euskal Taldeak Ekialde Ertaineko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko 31 neurri proposatu dituela gogoratu ondoren, bozeramaile jeltzaleak bere taldearen jarrera eta borondatea azaldu ditu “elkarrekin landu ditzagun, negoziatzeko eta hobetzeko”. Jakitun izanik ganberako taldeen jarrerak eta proposamenak “elkarrekiko kontrajarriak eta elkarren kontrakoak” izan daitezkeela, Vaquerok berriz esan du Sánchezen derrigorra dela “akordioak bilatzea, taldeekin hitz egitea, muturrekoenak edo ideologikoenak, kontsentsua ahalbidetuko duten horien mesedetan”.

“Bi egun dituzu taldeekin negoziatzeko. Ez ezazu oraingoan arriskurik hartu, negozia ezazu eta akordioak bila itzazu gehiengo negatibo hori gainditzeko, eta egin ezazu hiritargoa babesteko. Familia asko daude, autonomo, langile, funtsezko sektore asko, industriala kasu, lehen sektorea edo garraio sektorea, eta zain daude. Negozia ezazu, adostu ezazu gehiengo negatibo hau gainditzeko”, amaitu du.

PARTEKATU