Euskal Taldeak industriaren Legez besteko Proposamen bat erregistratu du industriaren lehiakortasunaren defentsan, egungo egoera geopolitikoan haren iraunkortasuna bermatzeko. Hala, laguntzak, doikuntza fiskalak eta lege aldarazpenak proposatu ditu, industriaren garapena ahalbidetzeko.
Lehenagotik ere industriak zailtasun handiak zituen Estatutan argindarraren prezio altuagatik, eta denbora darama neurriak eskatzen energiaren prezio lehiakorragoak eskatuz, Euskal Taldeak legegintzaldi honetan hainbat ekimenen bidez defendatu duen zerbait. Zailtasun horiek areagotu egin dira AEBk ezarri dituen muga zergen ondorioz, eta oraingo honetan Ekialde Ertainean piztu den krisiak areagotu egiten du industriari erantzun bat emateko beharra, nazioarteko merkatuan lehiatzeko moduan egon dadin.
Hori dela eta, Euskal Taldeak Legez besteko Proposamen bat aurkeztu du industria siderurgiko eta elektrointentsiboaren lehiakortasuna eta erresilientzia indartzeko, sektore biak Euskadin eta Europan guztiz funtsezko gertatzen diren sektoreak eraikuntza, automozio, energia, defentsa eta azpiegituren sektoreak garatzen laguntzeko.
Hala, deslokatze arriskuan egon daitezkeen jarduera industrialei laguntzea proposatzen da edo, bestela, mekanismo batzuk abian jartzea Trumpen muga zerga politikak industriaren sektoreari ekarri dizkion ondorioei aurre egiteko, hala nola Tubos Reunidos enpresari. Ildo beretik, Gobernuari eskatu dio “ EBko industria siderurgikoaren interesak defendatzea, bereziki altzairuaren merkatua erregularizatzearen inguruko eztabaidan”, aldi berean, lege-aldaketak eskatu ditu Europako gainerako herrialdeetan bezala, "isuri-eskubideen enkanteetatik datozen diru-sarreren Europako araudiak baimendutako gehieneko % 25 erabiliko dela bermatzeko", industriaren zeharkako CO2 kostuak konpentsatzeko.
Era berean, energia-kontsumo handiko industrietan faktura elektrikoaren kostuen igoera arintzeko neurriak eskatzen ditu, hala nola elektrizitatea sortzeko %7ko zerga indargabetzea eta elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko bidesarien %80ko salbuespena "berreskuratzea" kontsumitzaile elektrointentsiboentzat, baldintzak Europako lehiakideetara egokituz.
Proposatutako zazpi neurrien artean, alderdi jeltzaleak honako hau ere jasotzen du: "Europako Batzordearen barruan, zeharkako CO₂-engatiko konpentsazioen onuradun diren sektoreak zabaltzea sustatzea, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean deslokalizazio-arriskuan dauden industria-jarduera berriak txertatuz".
Azkenik, "enpresarekin eta administrazio eskudunekin koordinatuta, Tubos Reunidosek SEPIrekin duen zorraren berregituraketa edo finantza-baldintzen egokitzapena aztertzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari, "bideragarritasun industrialeko plan bati eta enpleguari eusteari lotuta".
Industria siderurgiko eta elektrointentsiboaren erresilientzia indartzeko Lege Proposamena ondorengo estekan kontsulta liteke: https://labur.eus/ut60nrlr