Euskal Taldeak gaur bertan, asteazkenarekin, Espainiako Gobernuari txarretsi dio ez direla errespetatzen "eskumen autonomikoak eta polizia integralen zeregina pertsonak, ondasunak eta autogobernu-erakunde propioak babesteko". Mikel Legarda diputatu jeltzaleak segurtasunari buruzko bi gai planteatu dizkio Espainiako Gobernuari, biak Europako bi zuzentarau betetzearen eta PSOEk eta EAJ-PNVk sinatutako inbestidura-itunaren babespean.
Alde batetik, Ertzaintza ez sartzea, polizia integral gisa, mugaz gaindiko delinkuentziaren aurkako borrokarako Europar Batasuneko polizia-informazioa trukatzeko Harremanetarako Puntu Bakarrean. Legardak kritikatu du, gainera, gaur egun "Polizia Nazionalaren galbahea" aplikatzen jarraitzen dela segurtasun-zerbitzuen informazio-trukean.
Zibersegurtasunaren inguruko zuzentarauari dagokionez, Legardak deitoratu du CNI eta Barne Ministerioa izatea Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzu publikoen informazio sare eta sistemak gainbegiratuko dituztenak. “Oraindik ulertzen da sistema hauek Estatuko gobernuaren gainbegiradapean eta zuzentarauen pean dagoela eta, beraz, Estatuak zehatu behar dituela”, kritikatu du.
“Ez da zentzuzkoa Autonomia Erkidegoak informazio sare eta sistemetatik kanpo uztea, zeinetan beren zerbitzu publikoak oinarritzen baitira; eta ez da bat ere zentzuzkoa gobernantza Segurtasunerako Estatu Idazkaritzak eta CNIk eramatea. Era berean, ez da bat ere zentzuzkoa Polizia Nazionalak galbahearena egitea estatuko zein politiza integratuak dituzten autonomietako segurtasun zerbitzuen jarduerarekin.