EAJ-PNVko Igotz López senatariak Loiu-Bilboko aireportua handitzeak bere funtzionamenduari eta inguruko udalerriei nola eragingo dien galdetuko dio datorren astearteko kontrol saioan Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari. AENAk, Estatuko aireportu-kudeatzaileak, Bizkaiko aireportuko terminala handituko duela iragarri ondoren, 2027tik 2031ra bitartean gauzatuko den inbertsio-plan baten barruan, ordezkari jeltzaleak Oscar Puente ministroari jarduketa horrek aireportuko erabiltzaileengan eta, batez ere, inguruko udalerrietako bizilagunengan izango duen eragina zehazteko eskatuko dio.
Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak aste honetako osoko bilkuran Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroari aurkeztutako interpelazioaren ondoriozko mozioa defendatuko du. Bertan, Europako siderurgiaren sektorea defendatzeko Europako Batzordean hartu beharko liratekeen zenbait babes neurri eta tresna komertzial onartzea proposatzen du.
URRIAk 02 | Osoko Bilkurarako Galderak
Ahozko galdera osoko bilkuran. Igotz López. Loiuko aireportua handitzearen eragina
URRIAk 02 | Moción Consecuencia de Interpelación
Mozioa. Luke Uribe-Etxebarria. Europako sektore siderurgikoa babesteko neurri komertzialak