EAJ-PNVren Arabako presidente Jone Berriozabal Espainiako Gobernuak Aranan egin nahi duen makroproiektuaren aurka agertu da. "Ez 350, ezta 200 ere. Makrozentroa ez da jasangarria ezta egokia ere", esan du gaur goizean egindako adierazpenetan.
Era berean, kezka handia agertu du "errefuxiatuen makrozentroak Gasteizko zerbitzu publikoetan izango duen eragin garrantzitsuagatik, gelditu ezean".
Berriozabalek ziurtatu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak "lanean jarraituko du Espainiako Gobernuak makrozentroaren proiektua zuzendu eta geldiaraz dezan, ez baita ona Gasteizentzat, Arabarentzat eta Euskadirentzat. Gure betebeharra da ".
ABBko presidenteak gogorarazi duenez, "EAJ beti egon da Espainiako Gobernuak Gasteizko gehiengo sozialaren aurka inposatu nahi duen harrera-eredu horren aurka". "Makrogune horrek talka egiten du euskal harrera-ereduarekin. Harrera eta arreta pertsonalizatuagoa duten zentro txikiagoen aldeko apustua egiten duen eredua", adierazi du Berriozabalek.