Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta Joseba Díez Antxustegi EBBren Erakunde-politikarako burukide eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea EAJ-PNVren ordezkari izango dira bihar Kataluniako Diadan. Junts per Catalunya taldearen ordezkaritzaren barruan, alderdi jeltzaleak berriz ere adieraziko dio bere errespetu osoa Kataluniar Herriari.
Estebanek eta Díez Antxustegik Rafael Casanovaren monumentuan urtero egin ohi den lore eskaintzan parte hartuko dute 9:00etan. Casanova 1714ko irailaren 11n zauritua suertatu zen Bartzelonaren defentsan eta Kataluniar osoaren askatasunaren alde egitean. Ekitaldia bukatutakoan, EBBren presidenteak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean. Halaber, Diéz Antxustegi gaur arratsaldean izango da Kataluniako Parlament-en Diadari hasiera emateko egingo den ekitaldian.