Estefanía Beltrán de Heredia, Senatuko Euskal Talde Parlamentarioko bozeramailea, terrorismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko saio nagusian izan da gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuan.
Ekitaldi hori urtero egiten da, ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimen Eguna izendatzeko 2010eko martxoaren 11n hartutako erabakiaren ondoren. Talde Parlamentario guztiek sinatutako adierazpen instituzional baten bidez hartu zen erabakia.