Datorren astearteko osoko bilkuran, Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari galdetuko dio ea Espainiako Gobernua prest dagoen Gasteizko Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroaren proiektua berriz aztertzeko.
Gobernu zentralak Arabako hiriburuko antzinako Arana Klinikan errefuxiatuak hartzeko 350 lagunentzako zentro bat jartzeko asmoa zuela jakinarazi zenetik, EAJ-PNV-k proiektuarekiko desadostasuna agertu zuen, horrelako makrozentro batek Euskadin garatzen den banakako eta integratutako harrera- eta asilo-ereduarekin talka egiten duela iritzita.
MAIATZAk 14 | Ahozko erantzuna Osoko Bilkuran
Ahozko galdera osoko bilkuran. Estefanía Beltrán de Heredia. Gasteizko errefuxiatuen Harrera Zentroa