Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Ernest Urtasun Kultura ministroari galdetuko dio ea noiz garatuko dituen Espainiako Gobernuak Artistaren Estatutuan jasotako 57 neurriak eta 17 gomendioak.
Horrela, Euskal Talde Parlamentarioak behin eta berriz egiten ari den erreklamazio batekin jarraituko du, 2018ko irailean Diputatuen Kongresuak txostena onartu zuenetik, baina haren edukia osatu gabe jarrraitzen duena. Artistaren Estatutuaren aplikazioak hainbat neurri ezartzen ditu, lan denborei, entsegu baldintzei eta kulturaren sektoreari dagozkion beste batzuei dagokienez, sektoreari babes eta segurtasun handiagoa emateko, eta bere lan eta bizi baldintzak hobetzeko
APIRILAk 30 | Osoko Bilkurarako Galderak
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Igotz López. Artistaren Estatutua