Datorren astearteko osoko bilkuran, EAJ-PNVko Igotz López senatariak Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari galdetuko dio ea bere ustez energia garraiatzeko sareetan egiten ari den inbertsioen erritmoa nahikoa den industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko helburu atzeraezinei erantzuteko.
Gaur egun, estugunea sortzen da elektrizitate-garraioko sareetan, eta horrek, besteak beste, Euskadiko industria-sektoreari eragiten dio. Horrek agerian uzten du azpiegitura egokia behar dela deskarbonizazioan aurrera egiteko eta mugikortasun jasangarriaren eta industria-jardueren behar berrietara egokitzeko. Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde ere badenak goi-ganberan egindako aurreko agerraldi batean, senatari jeltzaleak adierazi zion, egungo inbertsio-erritmoarekin, 80 urte beharko zirela jardueraren deskarbonizazioari erantzuteko.