Datorren astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer pauso ematen ari den zortzi asteko guraso-baimenaren ordainketa gauzatzeko.
2023an, Langileen Estatutuak zortzi urtetik beherako seme-alabak dituzten enplegatuentzako zortzi asterako guraso-baimena ezarri zuen, gaur egun ordaintzen ez dena, nahiz eta 2024an Gobernuak hala egingo zela aurreratu. Europako Parlamentuaren 2019/1158 Zuzentarauak gurasoen zaintza-baimenak 2024ko abuzturako, beranduenez, ordaintzera behartzen zuen. Hori dela eta, Europako Batzordeak zehapen-prozesua hasi du Espainiarentzat, zigor ekonomikoak ekarri diezazkiokeenak, Familia eta Lana Bateragarri Egiteko Europako Zuzentarauaren transposizio osoa ez betetzeagatik.
OTSAILAk 19 | Osoko Bilkurarako Galderak
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Nerea Ahedo. Zortzi asteko guraso-baimenagatiko ordainsaria