Euskal Taldeak pozik hartu du Espainiako Gobernuak Loiolako Kuartelen inguruan itsasertzaren babesa 20 metrotan ezartzeko hartutako erabakia, Donostiako Udalak orain arte erabilera militar pribatua zuen ingurunean 1.700 etxebizitza eraikitzeko plana garatzeko azken oztopoa gaindituz. Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu duenez, "mugarri bat izango da hiriarentzat". "Hori da EAJk benetako arazoei aurre egiteko duen modua", adierazi du. Eneko Goia Donostiako alkatea pozik agertu da lursailak erosteko azken urrats honengatik, eta albiste “pozgarria” dela azpimarratu du.
2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatu zirenean EAJk eta Espainiako Gobernuak adostutakoa betetzen dela gogorarazi dute biek. Donostiako Udalak akordioa lortu zuen Defentsa Ministerioarekin 17,5 hektareako lursaila besterentzeko 73 milioi euroren truke.
Hau da EAJ-PNVk euskal herritarrentzat hobekuntzak lortzeko egiten duen talde-lanaren eta erakunde arteko ekintza koordinatuaren adibide garbia.