Joseba Diez Antxustegi EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Pradales lehendakariaren lehen Gabon mezuaren etorkizuneko begirada azpimarratu du. "Lehendakariak gazteei hitz egiteko aprobetxatu du bereziki, eta Euskadirentzat ilusioz beteriko etorkizun baten aldeko apustua egin duela adierazi digu", nabarmendu du bozeramaile jeltzaleak.
Lehendakariak bere hitzaldian gazteei zuzendu dizkien "hiru ideia" azpimarratu nahi izan ditu Diez Antxustegik. "Lehenik, gure erara bizitzeko esan digu, gure etorkizuna askatasunez eraikitzeko ". "Hori guztia arduraz egin dezagun" ere esan digu. Eta, azkenik, "gogorarazi digu Euskadi aurrera doala, Euskadi martxan dagoen Herria dela, ilusioz beteriko etorkizuna dugula aurrean, guztiontzako aukerak dituena".