Senatuko Mahaian dagoen gehiengo kontserbadoreak EAJ-PNV, BNG, ERC, EH Bildu, Izquierda Confederal eta PSOE alderdiek batera aurkeztutako bi mozioak ez onartzea erabaki zuen astearte honetan, azaroak 26. Alderdi sinatzaileen iritziz, erabakia "onartezina da organo demokratiko batentzat", betoa jarri diotelako indar politiko bakoitzaren jarrera politikoari, mozio baten bitartez gizartearen gehiengoaren sentimendua jasotzen duena eta indarrean dagoen legediaren defentsa egiten duena, eta baita "goi ganberaren eztabaidarako gaitasuna ebasten duena" ere.
Gainera, Alderdi Popularrak Senatuko Mahaiaren barruan jarritako betoa ez dator bat Lurralde Ganberako Berdintasun Batzordeko presidenteak berak (Alderdi Popularreko kidea) urriaren 9an mahaiak eta erakunde horretako bozeramaileek egindako bileran adierazi zituen argudioekin, izan ere, honek esan zuen batzorde hori dela "eztabaida eman beharko litzatekeen organoa" bozeramaileek goi-bilera egitearen aurka zeudela adierazi zutenean.