Marijo Etxegoien, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria

Emakundeko teknikaria eta zuzenbidean lizentziatua, María Eugenia Arrizabalaga ordezkatu du Eusko Legebiltzarrean
Marijo Etxegoien, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria
11 Urria | Eusko Legebiltzarra

Marijo Etxegoien Arzuagak (Oñati, 1974) ordezkatuko du María Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren talde parlamentarioan. Emakundeko teknikaria eta Zuzenbidean lizentziatua, Oñatin zinegotzi izan da 12 urtez. Azken urteetan emakumeen berdintasuna landu du arlo profesionalean eta bere formakuntzan. Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak taldeko kidea da gaur goizetik.

PARTEKATU