Datorren asteko osoko bilkuran, María Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Ana Redondo Berdintasun ministroari zuzenduko dio bere galdera. Hain zuzen ere, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko legeak (otsailaren 28ko 4/2023 legea) enpleguaren arloan jasotako arauen ezarpenari buruz Ministerioa egiten ari den jarraipenaren inguruan galdegingo dio. Euskal Talde Parlamentarioak Espainiako Gobernuak iragarritako eta gerora garatu ez diren enplegu-neurrien betetze-mailaren inguruko ardura helaraziko du.
URRIAk 03 | Osoko Bilkurarako Galderak
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. María Dolores Etxano. Trans Legeko enplegu neurrien jarraipena